Astelehenean, hilak 24, 12:00etan, pentsio duinak eskatzeko manifestazioa

Non: 
San Juan Plaza
Data: 
Astelehena, Iraila 24, 2018 - 12:00 -tik Asteartea, Iraila 25, 2018 - 11:55 -ra

Datorren astelehenean, irailak 24, eguerdiko 12tan, San Juan Plazan  izango den manifestaziorako,  Txingudiko pentsionisten Mugimenduak  dei bat luzatzen die hiritar orori. Manifestazioa, San Juan Plazatik irtengo da eta Kolon pasealekua, Luis Mariano atzeko aldea, Aldapeta kalea, Kolon pasealekua zeharkatu ondoren,, San Juan plazan amaituko da.

Orain arte eginiko eskakizunei izan dugun  erantzun ezak manifestazioa antolatzera bultzatu gaitu.Eskaera garrantzitsuenak hauek dira:
 - Pentsioen blindajea.

 - Gure erosahalmenaren urteroko KPI erreala ezagututa pentsioak legez bermatzea..

 - Duintasuna bermatzen dituzten pentsioak izatea. 1080 €ren azpiko pentsiorik ez.

 - Jasangarritasun faktoreari, ez. Pobreziaren faktorea deitu beharko genukeena.

 - Emakume eta gizonen arteko pentsioen desberdintasunarekin amaitu.

GOBERNUAN EDOZEIN DELARIK. PENTSIOAK MANTENDU BEHAR DIRA

Etiquetak: