Igandean ospatuko da Koxk!-en bosgarren edizioa (Egin koxk elkartasunari!)

Non: 
Intxaurrondoko Bernar Etxepare plaza
Data: 
Igandea, Iraila 23, 2018 - 11:00 -tik Astelehena, Iraila 24, 2018 - 10:55 -ra

60 postu eta 10.000 pintxo baina gehiago izango dira dastatzeko Zaporeak Proiektuaren aldeko jaian
Igandean, irailak 23an, ospatuko da Koxk! (Egin koxk elkartasunari!) gastronomia eta elkartasun festaren bosgarren edizioan Intxaurrondoko Bernar Etxepare plazan. Festaren helburua Zaporeak Proiektura bideratuko den dirua biltzea eta sukaldeak kalera ateratzera izango da.

60 postu izango dira jaigunean zehar banatuak, postu horietan jendeak taberna, jatetxe eta elikadura enpresen pintxo eta produktuak dastatzeko aukera izango du, guztira, 10.000 pintxo baino gehiago izango dira Koxk!-en salgai jarriko direnak. Pintxo horiek guztiak postua jartzen dutenek dohainik ematen dizkiete Zaporeak Proiektuko kideei. Hainbat sukaldari ere izango dira postuetan publikoarentzako zuzenean kozinatzen, Pablo Loureiro eta Mugaritzeko lantaldea besteak beste. Postua jarriko duten jatetxeen artean 9 Michelin Izar izango dira: Arzak eta Akelarreko 3rak, Mugaritzeko 2ak eta Kokotxako bakarra.

Pintxo dastaketarekin batera Idiazabal Gaztaren Juan Mari Arzak Sari Nagusia ere jokatuko da Bernart Etxepare Plazan Idiazabal Gazta Jatorrizko Izendapenarekin elkarlanean. Luxuzko epaimahaia izango du lehiaketak: Elena Arzak, Amaia Ortuzar, Ander Gonzalez, Tiburcio Eskisabel eta Iñaki Andradas sukaldariak; Basque Culinary Centerreko kide Idoia Calleja; Juan Carlos Etxeberria, Josema Azpeitia eta Juanjo Mendioroz kazetariak; eta Mari Jose Garcia eta Inaxio Abezia Idiazabal Gaztaren teknikariak.

Sukaldarien erakustaldiak ere izango dira goizean zehar. Osoa Cooking-eko Anne Otegi eta Vanessa Blazquezek estreinatuko dute sukaldea euren sukaldaritza osasungarriaren proiektu berriaren inguruan hitz eginez 11:30etan. 12:30ak inguruan Kokotxa Jatetxeko Dani Lopez igoko da sukaldera Koxk!era ekarritako pintxoaren xehetasunak azaltzeko bertaratzem direnei.

Koxk! (Egin koxk elkartasunari!) goizeko 11:00etan hasiko da zinta mozketa ekitaldiarekin. Agin Labururen bertsoek eta Ereintza Dantza Taldeko dantzarien aurreskuarekin hasiko da festa. Bertan izango da Eneko Goia, Donostiako alkatea, beste hainbat agintari, ordezkari eta sukaldariekin batera. Zinta mozketa ekitaldian bi omenaldi berezi egin nahi ditu antolakuntzak. Chiosetik eguna Zaporeak Proiektuarekin bizitzera etorrikoa Feox Rescue elkarteko sortzaile eta kide den Michail Vorrias (Pirata) izango da omenduetako bat, urteetan Zaporeak Proiektuko boluntario eta laguntzaile izan eta urtarrilean zendu zen Antxon Berruetarekin batera.

Zaporeak Proiektuak ere urtean zehar proiektua lagundu eta babestu duten norbanako eta elkarteei ere esker ona erakutsi nahiko die 13:30etan egingo den ekitaldi xume batean, bertan eskertza jasoko dute: Basque Culinary Center, Muñoa Alimentación, Cafés Baqué, Cavas Torelló, Getariako Txakolina, Insalus, La Navarra, Makro, Jesús Mari Deba, K5, Pastelería Geltoki, Bokado Grupo, Gastón Majarenas, Iñaki Gurrutxaga eta Mimiku.

Zaporeak Proiektuak lanean jarraitzen du
Koxk!-ek Zaporeak Proiektuak bere laguntzarekin jarraitzeko dirua biltzea du xede nagusi. Egun Lesbos, Atenas eta Tesalonikan hiru sukalde martxan jartzeko azterketa lanean dihardu proiektuak, Greziako errefuxiatuen egoera ez baita batere erraza, laguntza behar dute eta bertako erakundeek ez dute laguntza hori emateko erraztasunik jartzen. Zaporeak proiektuak elikagaiak bidaldu ditu errefuxiatuekin lanean diharduten hainbat proiektuetara eta Grezian legalki egoteko tramiteak egiten ari da.

Koxk!-en Zaporeak Proiektuaren hasiera eta lana biltzen dituen Gaston Majarenasen komikia ere eskuragarri izango du jendeak, borondatearen truke jaso dezakeena.

PARTE-HARTZAILEAK
- Taberna-jatetxeak
Bergara / Zeruko / La Muralla / Urepel / La Fabrica / Agirretxea / Arzak / Aratz Erretegia / Kokotxa / Casa Urola / Mugaritz / Eder Kafetegia / Rita / Bokado Grupo / Unión Artesana / Baserriberri / Mesón Martín / Ipintza / Basque Culinary Center / Amara Plaza / Casa Vallés / Akelarre / Kostalde / Aitzgorri / Casa Gandarias / Casa Tiburcio / Ganbara / Bodegón Alejandro / La Viña / Txalanta / Gran Sol / Felix Manso / Danako / Juantxo / Irubide

- Enpresak
Getariako Txakolina / Cavas Torelló / Lukan Gourmet / Embutidos Alejandro / Bacalaos Uranzu / Cafés Baqué / Muñoa Alimentación / Keler / Conservas Nardin / Huevos Euskaber / Huevos Gorrotxategi / Iparragirre Sagardotegia / Martiko /Morcillas Olano / Petritegi / Lumagorri / Trabanco / Txakoli Hiruzta / Zelaia Sagardotegia / Carnicas Abere / Morcillas Deba / Txakoli K5 / Kepa Loidi  / Insalus

- Babesleak
Eusko Jaurlaritza / Gipuzkoako Foru Aldundia / Donostiako Udala / Argitrans / EL Diario Vasco / Idiazabal Gazta / Keler / Lacor / Lumagorri / Makro / Pedro Luis

Etiquetak: