Datorren ekintzak

Meakako Auzo Elkartearen jarduerak Opilen Egunean

Data: 
Osteguna, Apirila 25, 2024 - 17:00 -tik 20:00 -ra
Non: 
Auzo Elkartearen Plazatxoa
Antolatzen du : 
MEAKA AUZO ELKARTEA

Opilla

A.VV. MEAKA AUZO ELKARTEA.- Datorren apirilaren 25ean, opilen eguna dela eta, MEAKA AUZO ELKARTEAK haurrentzako jolasak eta eskulanak antolatuko ditu elkarte honen plazatxoan. Jarduera hauek arratsaldeko bostetatik zortziak arte izango dira gutxi gorabehera.

Atletismoa hilabete honetan Emakumeok Zast!

Data: 
Ostirala, Apirila 19, 2024 - 10:00 -tik 12:00 -ra
Non: 
Plaiaundiko estadioa
Antolatzen du : 
Parean Elkartea eta Kera Elkartea

Emakumeok Zast Atletismoa

Parean Elkarteak eta Kera Elkarteak antolatuta, Emakumeok Zast! ekimenaren barruan, kirolera gerturatzeko eta elkar ezagutzeko konfidantza espazioa, hilabete honetan atletismora hurbilduko dira. Apirilaren 19an izango da, goizeko 10etatik eguerdira bitartean, Plaiaundiko estadioan, Bidasoa Atletiko taldearekin.

Hitzaldia Kabigorrin: Pablo Gonzalezen auzia

Data: 
Osteguna, Apirila 18, 2024 - 19:00
Non: 
Kabigorri

Charla Pablo Gonzalez.jpg

Pablo González errusiar jatorriko euskal kazetaria 2022ko otsailaren 28an atxilotu zuten Polonian, ukrainiar errefuxiatuen etorreraren berri ematen ari zela, Errusiaren aldeko espioitza egiteaz akusatuta.

Harrezkero, urte bi baino gehiago daramatza segurtasun goreneko modulu batean, isolamendu baldintza oso gogorretan, eta inkomunikatuta, familiarekin hitz egiteko aukerarik gabe eta bisita bi baino ez dituela izan.

Erakusketa: "Hausnartzeko binetak / Kontzientziak kolpatzen"

Data: 
Asteazkena, Apirila 17, 2024 - 08:00 -tik Asteazkena, Maiatza 1, 2024 - 22:00 -ra
Non: 
Palmera-Montero, Irun
Antolatzen du : 
“Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarrak

Viñeta

Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarrak bineten erakusketa bat aurkeztu du, Vicente Ruizek egina, “Hausnartzeko binetak / Kontzientziak kolpatzen” izenburupean.

Bandera errepublikarra balkoian jartzea eskatu dute, II. Errepublikaren 93. urteurrena dela eta

Data: 
Igandea, Apirila 14, 2024 - 12:30
Non: 
Almudena Grandes plaza, Irun
Antolatzen du : 
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak

Cartel 14 abril 2024

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak bandera errepublikarra balkoian zintzilikatzeko eskatu du. Apirilaren 14an 12:30etan II. Errepublikaren 93. urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu dute.