Larunbatean egingo da Zaporeak Proiektuaren Elkartasun Bonoen zozketa

Non: 
Hondarribiako Obispo Hotelean
Data: 
Larunbata, Abuztua 25, 2018 - 12:00 -tik Igandea, Abuztua 26, 2018 - 11:55 -ra

Martxoan aurkeztu zuen Zaporeak Proiektuko Bidasoaldeko boluntario taldeak Elkartasun Bonoaren kanpaina. 5.000 bono jarri zituzten salgai eta guztiak saldu dira, kanpaina arrakastatsua izan da oso.

Abuztuak 25ean, datorren larunbatean, egingo dute Elkartasun Bono horien zozketa, orduan jakingo da zein hiru zenbakik eramaten dituzten jokoan dauden hiru sariak:
    1. Saria: 2 pertsonentzako astebeteko bidaia Olatua belaontzian Ibiza eta Formenteran
    2. Saria: 2 pertsonentzako dastatze menua Alameda Jatetxean eta gaua Obispo Hotelean
    3. Saria: 2 pertsonentzako afaria eta gaua Obispo Hotelean

Elkartasun Bonoen zozketa Hondarribiako Obispo Hotelean egingo da eguerdiko 12:00etan, zozketa irekia izango da eta edonor bertaratu daiteke. Zenbakiak, sariak eman dituztenak eta gure artean bizi den errefuxiatu batek aterako dituzte.

Behin zenbaki saridunak aterata, horiek Zaporeak Proiektuaren sare sozialetan jarriko dira (Facebook, Instagram eta Twitterren), horiekin batera zozketaren bidea ere ikusgai izango da, prozesu garbia izan dela argi uzteko. Horretaz gain, bonoan salgai izan diren lekuetan ere zenbaki saridunak erakutsiko dituzten kartelak jarriko dira.

Saria eskuratzeko ezinbestekoa izango da bonoa izatea eta antolakuntzarekin 637891768 telefonoaren bitartez harremanetan jartzea.

Etiquetak: