Moskuko jaietan emandako eraso matxistak salatzeko kontzentrazioa

Non: 
Mosku
Data: 
Osteguna, Abuztua 23, 2018 - 19:00 -tik Ostirala, Abuztua 24, 2018 - 18:55 -ra

Moskuko jaietan hainbat eraso matxista eman direla jakin dugu, eta horregatik OSTEGUN HONETAN (abuztuak 23) 19:00-etan eraso hauek salatzeko eta sufritu dituzten emakumeei elkartasuna eta babesa adierazteko KONTZENTRAZIOA egitera deitzen dugu Moskuko plazan.

Jakin badakigu jaiak jendartearen isla direla, eta emakumeon kontrako zapalkuntza anitz erreproduzitzen dituztela. Eta Mosku ez da salbuespena. Eraso ezberdinak jasan behar izaten ditugu kaleetan, tabernetan, jaietan...

Horregatik, jai eredu zein gune askatzaile bat aldarrikatzeko eta jasan ditugun erasoak gaitzesteko kontzentrazioan parte hartzera deitzen zaituztegu! Eraso matxisten aurrean hortzak estu!

HAU EZ DA GURE BAKEA!
GORA BORROKA FEMINISTA!

Moskuko Jai Batzordea eta Su Txikian

Etiquetak: