Jesus Carrerari omenaldia. 1945ean fusilatu zuten, PCEko idazkari nagusi zenean

Non: 
Hondarribiko hilerria
Data: 
Larunbata, Uztaila 28, 2018 - 12:00 -tik Igandea, Uztaila 29, 2018 - 11:55 -ra

Jesus Carrera Olaskoaga PCEko idazkari nagusi izandakoaren gorpuzkiak Hondarribiko hilerrian hobiratuko dituzte hilaren 28an (larunbata), eguerdian. 1945. urteko urtarrilaren 16an fusilatu zuten Alcala de Henaresko hilerriko hormaren kontra, eta bertan lurperatu zuten, hobi batean.

Joan den ekainaren 15ean hobitik atera zituzten buruzagi komunistaren gorpuzkiak, eta Aranzadi Zientzi Elkartearen esku geratu ziren, ikerketa egiteko. Behin hondarribiarrarenak direla baieztatuta, familiaren esku utziko dituzte hilaren 28an.

Uztailaren 28an eguerdiko 12:00etan egingo zaio omenaldia Hondarribiko hilerrian PCEko idazkari nagusi izandakoari, bere familiak antolatuta. Datozen egunetan jakinaraziko dute nolako ekitaldia izango den eta zeintzuk parte hartuko duten. Ondoren egingo da Jesus Carreraren gorpuzkien lurperatzea, ekitaldi pribatuan.

Etiquetak: