Urriak 1: Nazioarteko adinekoen eguna

Non: 
San Juan plaza
Data: 
Astelehena, Urria 1, 2018 - 12:00 -tik Asteartea, Urria 2, 2018 - 11:55 -ra

Txingudiko pentsiodunen mugimendutik, datorren urriaren 1ean, eguerdiko 12tan, San Juan plazan burutuko dugun kontzentraziora hurbiltzeko deia luzatzen diegu hiritar orori.

Egun horretan, nazioarteko adinekoen eguna ospatzen denez, pentsio publiko duinen aldetik defentsa egiteaz gain, menpekotasuna dutenen  beharrei arreta jartzea eskatuko dugu, baita sozio-osasun arreta ere. Estaldura publikoa izateaz, indar egingo dugu nagusiki, lan  hori ez erortzeko familiengan eta ez, gehienetan gertatzen den bezala, emakumeengan.

Etiquetak: