Larunbatean errepresioaren aurkako jardunaldiak Irunen

Non: 
Palmera Montero gunea
Data: 
Larunbata, Abendua 1, 2018 - 00:00 -tik 23:55 -ra

Edozein erakunde, teoria, masa-mugimendu, ekintza, koadro militante,adierazpen edo bizimoduk klase kapitalistaren dominazio sistemarekinkonfrontatzeko pausuak ematen dituen momentuan, burgesiarengainegitura martxan jartzen da arriskua neutralizatzeko. Azkenhamarkadetan errepresio esperientzia oso latzak pairatu ditu EuskalNazio Askapenerako Mugimenduak: denboraldi oso luzetakokartzelaldiak, Euskal Herritik ihes egin behar izatea, erasofisikoak, torturak, erailketak... egun ere errepresioa oso presentedugu geure bizitzan. Militanteok, arrisku honetaz kontziente izanbehar gara gure jarduna burutzerakoan. Horretarako, beharrezkoa zaiguhau ekiditeko ezagutza eskuratzea eta iragan motzeko esperientziagogoan izan eta berauaz hausnartzea.

Guk geuk ere egoera latz hau gertutik, eta baita geure azaletik, ikusieta bizitu izanagatik, errepresioaren inguruko fundamentuzkoformakuntza militantearen beharra identifikatu dugu. Helburuhonexekin, Erlaitzetik Jardunaldi Antierrepresibo batzuk antolatuditugu Irungo Palmera Montero gunean (Uranzu kalea 912, Irun(Gipuzkoa)) Abenduaren 1an, maila lokaleko herri-mugimendukomilitanteei eta Euskal Herriko beste txokoetakoei errepresioarenaurka egiteko tresnak eskuratzen laguntza bat emateko asmotan.

Programan sakonduz, goizean, Juan Manuel Olarietaren errepresioaren izaerarenhausnarketa eta Andeka Juradoren kartzelaren eta torturaren ingurukobizipen pertsonalak entzuteko aukera izango dugu. Arratsaldean,AKABko abokatuek prebentzio juridikoaz hitz egingo digute, gertalitezkeen egoeretarako prest egon gaitezen. Azkenik, segurtasuninformatikoan aditua den hizlari batek teknologia eta sare sozialenarrisku eta prebentzioaz jardungo du. Egun osoan geratu nahi izanezgero, bazkaria eskuratzeko aukera badago, osteguna azaroak 28a bainolehen gurekin harremanetan jarriz ondorengo posta-elektronikoarenbidez: erlaitz@protonmail.con

Animatu zaitezte! JTK

Erlaitz

Etiquetak: