Ekainaren 2an Alternatiben Herria Iruñan

Non: 
Iruña
Data: 
Larunbata, Ekaina 2, 2018 - 00:00 -tik 23:55 -ra

Orain bai, egun gutxi batzuk baino ez dira falta ekainaren 2rako eta aurrez eta harro esan dezakegu Alternatiben Herria egun mundiala izanen dela Iruñean! Mila esker, benetan, prozesu luze honetan era batean edo bestean zuen ekarpena egiten ari zareten guztioi.

Gogorarazi nahi dizuegu oraindik Azokan izen emateko aukera dagoela. Proiektu, alternatiba edo ideia eder bat baldin baduzu, edo azokan parte hartuko lukeen norbait ezagutzen baduzu, ez egin zalantzarik eta apuntatu link honetan: http://alternatibenherria.eus/azokan-izena-eman/

Amaitzeko, beti bezala, gogorarazi nahi dugu Alternatiben Herria denok egiten dugun ekimena dela, eta edozein laguntza dela ongietorria.
  - Egunean bertan boluntario izan nahi baduzu: http://alternatibenherria.eus/boluntario-izan-zaitez/
  - Diru-ekarpena egin nahi baduzu (2 egun geratzen dira soilik!!): https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/alternatiben-herria-irunea

Mila esker berriz ere. EKAINAREN 2an IRUÑEAN IKUSIKO DUGU ELKAR!!!

Egitaraua eta Alternatiben Herriko auzoak kokatzen dituen mapa ikusteko....

Etiquetak: