Erakusketa Kabigorrin: Rudy "Colores y luces del bajo Bidasoa"

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Azaroa 1, 2018 - 19:00 -tik Igandea, Abendua 9, 2018 - 21:55 -ra

Rudy
Kabigorri Ateneo Kultur Zentroan (Peña kalea 1, Irun) bigarren aldiz erakusgai jarriko da "Rudy margolari nafarraren" erakusketa bat.

Margolari autodidakta Berakoa da jatorriz eta Irunen bizi da. Guztira 14 obrak eratzen dute erakusketa. Estilo errealistakoak dira, Bidasoko Eskola Zaharraren berezko estilokoa, gure inguruko paisaiekin, Nafarroakoak eta Gipuzkoakoak nagusiki.

Olio‐pintura da gehien erabiltzen duen teknika eta dagoeneko 50 erakusketa egin ditu hainbat herrialdetan, bai maila indibidualean bai maila kolektiboan.

Ordutegia: Ostegunetik larunbatera, 19:00etatik aurrera

Etiquetak: