"Irungo emakumeak plazara!" dokumentala

Non: 
Oiasso Museoa, Irun
Data: 
Osteguna, Otsaila 21, 2019 - 19:00 -tik 20:00 -ra
Antolatzen du : 
Parean elkartea

Cartel presentación del Documental Irungo emakumeak plazara!Datorren otsailaren 21ean, ostegunez, 19.00tan, Parean elkarteak ‘Irungo emakumeak plazara!’ dokumentala proiektatuko dugu Oiasso museoan. Dokumentala euskaraz den arren, gaztelerazko azpitituluak izango ditu eta kontziliazioan laguntzeko asmoz, haurtxokoa egongo da.

 

Vicenta Olazabal, Dolores Salis, Menchu Gal, Julia Iruretagoyena, Leire Landa irundarren edota poxpologileen eta mandatugileen historia jasotzen du ‘Irungo emakumeak plazara!’ dokumentalak. Merche Tranche historialariaren ezinbesteko laguntza izan du Parean elkarteak proiektu honetan. Gipuzkoa Foru Aldundiaren eta Irungo Udalaren laguntzaz osatu da dokumentala.

Era berean, datorren martxoaren 16an ‘Irungo emakumeak plazara!’ paseo historikoa egingo dugu. 11.00tan abiatuko gara San Juan plazatik eta Mertxe Trantxeren historialariaren laguntzaz emakume hauek gertutik ezagutuko ditugu.

Un grupo de cerilleras trabajando en la fabrica de Irun

Dagoeneko, Irungo zazpi eskolako publikoetako LHko laugarren mailako ikasleekin egon gara dokumentala aurkezten. Ikastetxe bakoitzak emakume bat hautatu eta hiru hilabetez egon dira lanketa ber

ezi bat egiten. Martxoaren 16ko paseoan, ikastetxe bakoitzaren ekarpenak lekua eta protagonismo berezia izango du.

Bi hitzordu hauen zabalpenean laguntzea gustatuko litzaiguke, bai paseoaz zein dokumentalaren aurkezpenaren berri zuen komunikabidean emanez.

Etiquetak: