Labore Txingudi ber pentsatzeko ordua da!

Non: 
Aixin Zolua 5.zenbakian (Erromes Plazan)
Data: 
Astelehena, Otsaila 11, 2019 - 18:00 -tik 20:00 -ra
Antolatzen du : 
Labore Txingudi

Cartel asamblea general Labore TxingudiLabore Txingudik kasik bi urte egin ditu, gure eskualdean tokiko produktu ekologikoa kontsumitu eta ekoiztu ahal izateko sareak ehuntzen. Gure etxeetara elikagai goxo, ekologiko, osasuntsu eta etikoak eramateko alternatiba bat eraikitzen. Baita ere, inguruko ekoizleei, askotan kate handiek zanpatuak, beren produktuak komertzializatzeko egitasmo bat eskaintzen. Bazkideen antolaketa horizontala eta auzolanari esker izan da posible bide hau egitea Lakaxitako lehenengo pisutik.

Bidea eginda, baldintza berriak sortu direlakoan gaude eta galdera bat jartzen dugu mahai gainean: Askatu al du Txingudi Laborek eskualdean eduki dezakeen potentzialitate guztia?

Gure ustez ez. Arrazoi asko medio (eskala, kokalekua, eginiko komunikazio lana, etab.), uste dugu elikadura subirautzaren bidean estrategikoa den egitasmo honek baduela asko emateko. Baina nola? Proposamen ugari landu dira azken asteetan eta hauek BATZAR OROKORREAN eztabaidatu eta adostu behar direlakoan gaude.

Bazkideak dira deituak, baina baita ere, proiektu honetan, eta honek eduki dezakeen garapenean interesa duen orori ere zabaltzen diogu deialdia. Denak izango zarete ongi etorriak.

Batzar Orokorra, BDS Koop egoitzan izango da, astelehenean hilak 11 . Aixin Zolua 5.zenbakian (Erromes Plazan). Arratsaldeko 18.00-tatik 20.00-tara asko jota. Animatu!

Etiquetak: