Irungo Sorturen herri batzarra

Non: 
Hazia
Data: 
Asteartea, Apirila 16, 2019 - 19:00
Antolatzen du : 
Sortu

Cartel Asamblea de Sortu IrunDatorren asteartean, Irungo Sortuk herri batzarra antolatu du bi gai nagusi lantzeko asmoz.

Lehenik, ikasturte politikoaren orainarteko balantzea egingo dugu, emandako urratsak aztertu eta hauen gaineko irakurketa egiteko tartea hartuz.

Ondoren, aurrean dugun hauteskunde zikloaren garrantziaz jabeturik, honen inguruko azterketa, orain arte emandako urratsak eta gehienbat aurrera begirako eginbehar eta errronkak aztertzera joko dugu.

Erronka handia du Euskal Herriak eskuartean, eta Irunen ere, honi indarrez heltzeko estrategiak diseinatzen ari gara. Ezker abertzalearen oinarri sozial osoari beraz, dei egiten diogu batzar honetara gerturatzeko.

Herri batzarra apirilaren 16an, asteartea, izango da, arratsaldeko 19:00etan Hazian.

Etiquetak: