Ahal Dugu Irun

Euskara

PODEMOS Irun AHAL DUGU zirkuluaren OSOKO BILKURA datorren ostegunean

Data: 
Osteguna, Uztaila 5, 2018 - 19:30
Non: 
"Gure Moradan" (Izaga kalea, 9)

Honen bidez jakinarazten dizuegu PODEMOS Irun AHAL DUGU zirkuluaren OSOKO BILKURA datorren OSTEGUNEAN (Uztailak 5) izango dela, 19:30ean, "Gure Moradan" (Izaga kalea, 9; Junkaleko elizaren ondoan).

GAI-ZERRENDA:
  1- Idazkari nagusi berriaren aurkezpena
  2- Koordinazio Kontseiluaren proposamena
  3- Proposamenaren balioespenak
  4- Botazioa

Pentsioen etorkizunari buruzko hitzaldi bat antolatu du Irungo Ahal Dugu-k

Data: 
Osteguna, Apirila 5, 2018 - 19:00
Non: 
Gure Moradan
Antolatzen du : 
Irungo Ahal dugu

photo_2018-03-26_15-38-17Pentsioen etorkizuna bermatzeari buruzko hitzaldi bat antolatu du Irungo Ahal Dugu-k. Apirilaren 5ean izango da, 19:00etan, Gure Moradan. Hitzaldian, Meri Pita Unidas Podemos-eko diputatuak eta Toledoko Ituna batzordeko bigarren idazkariak eta Pilar Garrido, Gizarte politiketako idazkaria eta Unidas Podemos-eko senatariak parte hartuko dute.

Irungo Ahal Dugu-ren Kalez Kale ekimena San Migelera iritsiko da ostegunean

Irungo Ahal Dugu-ren auzo programa datorren ostegunean gauzatuko da San Migel auzoan, Kalez Kale ekimenaren hirugarren saioan. Uranzu Merkatuan egongo dira Si Se Puede Irun Udal Taldeko zinegotziak eta Irun Ahal Dugu-ren kide batzuk, 11:00etatik aurrera, eta lehen eskutik entzungo dituzte auzokoen arazo errealak eta iradokizunak.

Irungo Ahal Dugu-ren Kalez Kale ekimena Larreaundira iritsiko da datorren ostegunean

Irungo Ahal Dugu-ren auzo programa datorren ostegunean gauzatuko da Larreaundi auzoan, Kalez Kale ekimenaren bigarren saioan. Eguzkitzaldea kalean egongo dira Si Se Puede Irun Udal Taldeko zinegotziak eta Irun Ahal Dugu-ren kide batzuk, 18:00etatik aurrera, eta lehen eskutik entzungo dituzte auzokoen arazo errealak eta iradokizunak.

"Lur azpitik lur azaleratuz" erakusketa Gure Moradan

"Lur azpitik lur azaleratuz" erakusketa egingo da Gure Moradan (Izaga kalea 9) urriaren 10etik 23ra.

Erakusketan, San Cristobal gotorlekuko memoriari buruz egindako lana aurkeztuko da, baita Botilen hilerrian egindako hobitik ateratzeei buruzkoa ere, 2007tik 2014ra arte, biktimen senideek eskatuta.

Hitzaldiak Koldo Plaŕekin eta Paco Etxeberriarekin

"Vamos!" herritarren partaidetzarako ekimena aurkeztuko du Ahal Dugu-k datorren asteazkenean

Data: 
Asteazkena, Urria 12, 2016 - 12:00
Non: 
Izaga kaleko 9.ean kokatuta dagoen Gure Morada

Ahal Dugu-ren Gizarte Zibilarekiko Harremanetarako idazkari eta diputatu nazional Rafa Mayoralek, Ahal Dugu-ren fundatzaileetako Juan Carlos Monederok eta Pilar Garrido senatariak parte hartuko dute datorren asteazkenean, Irunen, “Vamos!” herritarren partaidetzarako ekimena egingo den ekintza publiko batean.
 

Orriak

RSS - Ahal Dugu Irun-rako harpidetza egin