amnistia

Euskara

Uztailaren 25ean Amnistia, Autodeterminazioa, Langileria eta Antifaxismoaren alde Bilboko kaleak betetzera!

Data: 
Larunbata, Uztaila 25, 2020 - 18:00 -tik Igandea, Uztaila 26, 2020 - 17:55 -ra
Non: 
Bilboko Jesusen Bihotzetik

Amnistia, Autodeterminazioa, Langileria eta Antifaxismoa
Azaltzen ditugun lau oinarri hauen eta bere edukinen inguruan Euskal Herriko langileriaren eta herri sektore ezberdinen indarren batasuna, elkar-kidetza eta aktibazio borrokalaria sustatzeko asmoz aurkezten dugu ekimen hau.

Azaroaren 28ko amnistiaren aldeko manifestazio nazionalera joateko autobusa Iparraldetik

Autobusa aterako da Iparraldetik azaroaren 28an Bilbon burutuko den amnistiaren aldeko manifestaziora joateko. amnistiaren.oihua@gmail.com helbidera idatziz edo 06 12 40 61 36 telefonora deituz apuntatu zaitezkete.

Geldialdiak:
 · 13:00tan Garazi (Merkatua)
 · 13:30etan Kanbo (Gaztetxea)
 · 14:00tan Baiona (San Andres plaza)

Amnistiaren aldeko gutuna

Gutun hau sinatzen dugunok preso edota ihesean egon garen militante politikoak gara. Errepresioa pairatu genuen Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan parte hartzeagatik. Ez gara biktimak, gure herriaren independentzia eta sozialismoaren alde borrokatu garen militante boluntarioak eta kontzienteak baizik. Beste milaka militanteren modura, guk ere bagenekien iraultza egiteak zekartzan arriskuak zeintzuk ziren.

RSS - amnistia-rako harpidetza egin