antxeta

Euskara

2017-05-17 Ezker Gantxoa

Kaixo!! Gaurkoan Lapiko Gorria atalean 3 gai nagusi izan ditugu: Usurbileko Urbil merkatal zentroko zine aretoan egondako "eragozpena" euskararekin, Oria ibaian egondako ixuria eta Maiatzak 15ean Nakba-ren oroitzapena. Jarraian bi elkarrizketa nagusiak izan ditugu, batetik Tosu Betirako kolektiboko kide den Odei izan dugu gurean eta Getxoko zonalde hontan duten gatazka azaldu digu. Bestetik Labore Txingudi-ko kide den Dornaku-k pasaden larunbatean ateak ireki zituen denda berriaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Gaurko esaldia: "Niri tiro bat emateko duintasuna izan dezazuen gustatuko litzaidake"

2017-03-15 Ezker Gantxoa

Kaixo!! Gaurkoan gurean Lapiko Gorria atalean Getxoko Tosu-ko gunean dagoen gatazkaren inguruan mintzatuko gara, baita Fukushimako hondamendiaren inguruko alde ilunetaz ere. Elkarrizketa nagusian Ibai Esteibarlanda izan dugu gurean berak Tokiko Garapena eta Komunikazioaren inguruan eginiko ikerketaren nondik norakoak azaltzeko. Gaurko esaldia: "Zuk bala duzu nik hitza, bala eztandarekin hiltzen da, hitza berriz aipatzen den bakoitzean errepepikatzen da"

2016-11-23 Ezker Gantxoa

Kaixo!! Gaurkoan gurean Paul izan dugu, GAZTERAIKI-ren inguruan mintzatu zaigularik, Zer da? Ze helburu ditu?. Jarraian Dornaku-rekin egon gara eta TXINGUDILABORE kontsumo kooperatibaren  inguruan azalpenak eskaini dizkigu. Lapiko Gorrian Asun Casasola ipuin lehiaketa izan dugu hizpide eta baita AEBtako hauteskundeak ere. Gaurko esaldia "Santua naizela diote txiroei jaten ematen diedanean, komunista naizela diote ordea txiroek zergatik pasatzen duten gosea eta zergatik egon behar diren hain gaizki galdetzen dudanean"

2016-10-26 Ezker Gantxoa

Kaixo!! Gaurkoan Lapiko Gorrian PSOEren egoera, kontrabandoa eta munduko hizkuntzen egoera izan dugu hizpide. Jarraian eguneko elkarrizketa nagusian Iune izan dugu gurean, berak Hackmeeting-aren inguruan mintzatu zaigu, Zer da? Non egingo dute? Azken txanpan Iragorrik Catalunya-ren egoeraz mintzatu zaigu.

Orriak