Artedrama

Euskara

ArteDrama Euskal Laborategia 2018

Artedrama Euskal Laborategiko XIII. edizioa izango dugu 2018ko hau, eta lehen urteko poz eta ilusio berdinarekin prestatu dugu!

Bi hitzetan esateko, astebetez, euskara hutsean, arte eszenikoetan murgiltzeko aukera da Aulestin antolatzen duguna.

8 orduko 6 ikastaro, ikasi eta partekatzeko.

Antzerkilari nahiz zaleentzat, topagune bat.

Artedrama-ren HOZKAILUA, LINBO PLANETA eta HEREJEEN ALABA antzezlanak ikusgai aste hontan

Aste hau, proposamenez bete-beteta dugu, HOZKAILUA gure antzezlanaren bi emanaldi izateaz gainera, Dejabu Panpin Laborategiko lagunek LINBO PLANETA haurrentzako ikuskizunaren ESTREINALDIA dute!

Eta igandean Ander Lipusek HEREJEEN ALABA liburuaren irakurketa musikatuan parte hartuko du Tabakaleran.

Hitzorduak:
 - HOZKAILUA
     · Asteazkena, azaroak 22: Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolan, 20:00tan.

RSS - Artedrama-rako harpidetza egin