Asturiagako segada

Euskara

Asturiagako segadaren 44. urteurrena

Data: 
Igandea, Maiatza 20, 2018 - 12:00
Non: 
Asturiaga (fraileen hondartzan)

Aurten Maiatzaren 20an 44 urte beteko dira Hondarribiko Asturiaga hondartzan Madriletik antolatutako operazio batean bi gazte hil zituztela. Kasua ez ahaztu, dagoen informazio urria zabaldu eta egia eskatzeko aste honetarako jardunaldia prestatu dugu.

  • Asteazkean hitzaldia Zuloaga etxeko aretoan (Kale nagusia 10, liburutegiko sarrera baino lehen) 19.30tan

Asturiaga hondartzan segadan bi gazte erahildakoak gogoratuko dituzte larunbatean

Data: 
Larunbata, Maiatza 20, 2017 - 12:00
Non: 
Asturiga edo fraileen hondartza

Larunbat honetan 43 urte beteko dira 1974ko maiatzaren 20an Asturiaga edo fraileen hondartzan poliziak eta guardia zibilak prestatutako segada batean bi gazte erahil zituztela.  Ezbehar hori ez dadin ahaztu larunbat honetan 12tan Asturiga edo fraileen hondartzan ekitaldi xume bat egingo da.

Asturiagako segada

Data: 
Asteartea, Maiatza 9, 2017 - 19:00
Non: 
Hondarribiko Kultur Etxean

AsturiagaGertatu zen. Bai, gertatu zen 1974ko maiatzaren 20an. Hondarribiko itsasertzean, Higer lurmuturreko itsasargiaren azpian Asturiaga izeneko harrizko hondartzan. Bi gazte, Jose Luis Mondragon Elortza 27 urteko arrasatearra eta Xabier Roke Mendez Villada 21 urteko santurtziarra Espainiako Guardia Zibilak eta poliziak antolatutako segadan hil zituzten. Oso gutxi dakigu gertaera ilun hartaz. Guk dakigula ez da ez ikerketarik, ez epaiketarik egin.

RSS - Asturiagako segada-rako harpidetza egin