Eguzki

Gaztelera

Txingudi leheneratzea eskatu dute hainbat eragilek, eguzki barne

Recondo-Pasquier a vista de pájaro

Eguzki.- Artiako bizilagunen elkarteak, Bidasoaldeko Lagunak elkarteak, Balazta txirrindularien klubak eta talde ekologistek alegazio bana aurkeztu dute Irungo Udalak apirilaren 30ean onartutako Pasquierren (garai bateko Recondo) hirigintza-hitzarmenari buruzko akordioaren aurka. Hitzarmen horretan, enpresa horrek gaur egun hartzen dituen lurren erabilera (industrialetik bizitegirakora) aldatzea planteatzen da.

Bidasoaldeko baso-suteen inguruko ikerketa hasi du Gipuzkoako Fiskaltzak, Eguzkik eskatuta

Incendio

EGUZKI Talde Ekologista eta Antinuklearra.- Bidasoaldean otsailaren 20an eta 21ean izandako baso-suteak ikertzeko eginbide edo diligentziak abiatzea erabaki du Gipuzkoako Fiskaltzak, ustezko delitu baten ondorio izan zitezkeela iritzita.

Aldundia Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana betetzetik oso-oso urruti dago, aurreikusitako epea bukatzeko urte bat baino falta ez denean

Wikimedia. Autoría: OI-10-x.aiaEguzki.- Eguzkik egiaztatu du Aldundia Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana betetzetik oso-oso urruti dagoela, epea bukatzeko urtebete baino falta ez denean. Izan ere, Plana 2013ko ekainean onartu zen Batzar Nagusietan, aho batez onartu ere, eta dokumentuan aurreikusitako bidegorri-sarea gauzatzeko zortzi urteko epea zehaztu zen. Beraz, epe hori 2021ean bukatuko da.

Eguzki: “Gipuzkoan saneamendu-lanak egiteko orain dela urtebete Jaurlaritzak eta Aldundiak iragarri zuten Akordioak izenpetu gabe jarraitzen du; are gehiago, neurri handi batean, ezerezean geratu da”

Pasai Donibanen abenduan eginiko agerraldia, saneamenduaren enegarren atzerapena salatzeko.Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra.- Gipuzkoa saneatzeko Esparru Akordio berri bat iragarri zuten iazko otsailaren 1ean Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Iñaki Arriolak eta Ingurumen foru diputatu Jose Ignacio Asensiok. “Laster” izenpetzeko asmoa zuten Akordio hartan zehazten ziren herrialdean 2027ra arte egin beharreko saneamendu-lan guztiak eta beraien finantziazio-ardurak.

Oso erantzun ona izan du atzo Zaldunbordan Hondarribia Village salatzeko egin zen bisita gidatuak

eguzki.org - Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek antolatuta, bisita gidatua izan zen atzo goizean Hondarribiko Udalak Zaldunbordan  eraiki nahi duen merkataritza-zentro berriak suntsituko lukeen parajera.

Mendi-ibilaldia ZALDUNBORDARA Urtarrilian 12 (igandea)

Data: 
Igandea, Urtarrila 12, 2020 - 10:15
Non: 
IRUNGO Bentak. Renfeko geralekua.
Antolatzen du : 
Bidasoaldeko Lagunak, Eguzki, N2000

Marcha Zaldunborda 8 enero 2020Bidasoaldeko Lagunak, Eguzki, N2000.- Gaintxurizketa ondoan dagoen nekazal eremu hau, Jaizkibel mendiaren hegoaldeko hegalean dago, Natura 2000 Sarearen babestuta dauden naturguneen (Jaizkibel, Aiako Harria eta Jaitzubia‐Txingudi). Gune honetan zaborren erraustegi bat egin nahi izan zuten, eta gaur egun espekulazio‐proiektu baten xede erakargarri da, non 110 establezimendutik gora, 1.800 aparkaleku eta 11 gasolina‐hornitzaile izango dituen mega merkataritza‐gune bat egin nahi duten. (badirudi hidrokarburoak biltegiratzeko eta banatzeko proiektu bat duela).

Orriak

RSS - Eguzki-rako harpidetza egin