EH Bildu Hondarribia

Euskara

Alkate Jauna, utzi arrabola pasatzeari, elkarrizketa eta zentzua dira bide bakarra

Hondarribiko Udal korporazioa egoera benetan tristean sartuta dago. Bere prentsaurrekoan, Alkate Jaunak elkarrizketaz eta politika egiteaz dihardu, baina egunerokoan oso bestelakoa da bere jarrera, ez baitzaigu eskatutako informazioa eman izan, gure proposamenetariko batzuk ez dira eztabaidatuak izatera iristen....

Hondarribiko EH Bilduk Musika eta Dantza eskolari buruz zehaztapen batzuk eta proposamena

    Lehenik eta behin azpimarratu nahi dugu Musika eta Dantza Eskola oso elementu garrantzizkoa dela Hondarribiaren garapen kulturalerako, honako honen bitartez ahalbideratuko baita hondarribiarrak, edozein adinetakoak izanda ere, arautu gabeko musika eta dantza ikasteko aukera izan dezaten.

Zaldunborda

EH Bildu Hondarribia.- Hona Zaldunborda dela eta Batzar Nagusian, gaur, EHBilduko Judith Gartzia gure kideak egingo duen galdera eta ebazpen proposamena:

Txingudi Zerbitzuak Gaintxurizketako Zaldunborda eremu kutsatua erosi zuen 2003. urtean, Txingudin erraustegi planta bat eraikitzeko asmoz. Denok dakigun bezala, jendartearen kontrako iritziak eta protestek proiektua bertan behera utzarazi zioten mankomunitateari.

Orriak

RSS - EH Bildu Hondarribia-rako harpidetza egin