Elatzeta elkartea

Euskara

Bertso-bazkaria Landetxako Elatzeta Elkartean

Data: 
Larunbata, Otsaila 17, 2018 - 14:00
Non: 
Landetxako Elatzeta Elkartea

Otsailaren 17an, hirugarren urtez jarraian, bertso saioa antolatu dute Elatzeta Elkartekoek. Alaia Martin oiartzuarra eta Beñat Gaztelumendi añorgarra ariko dira bertsotan, Zuhaitz Olazabalen aginduetara.

Sarrerak salgai dituzue Otazpi tabernan, 20 euroan. Bestela, egunean bertan eskuratzeko aukera izango da baita ere, 25 euroan, ordea.

Korrika kantu bazkaria Landetxan

Data: 
Larunbata, Martxoa 21, 2015 - 12:30 -tik 22:00 -ra
Non: 
Landetxa auzo elkartea
Antolatzen du : 
Elatzeta elkartea

- 12:30tan Korrika Landetxara iritsiko da

- 14:30tan Arkaitz Miner eta Mikel Markezekin kantu bazkaria Landetxa auzo elkartean

- Txartelak 25€tan Landetxako Itzala eta Larrea tabernetan eta Irungo Hazia eta Sunbilla tabernetan eta AEK euskaltegian salgai

RSS - Elatzeta elkartea-rako harpidetza egin