elkartasuna

Euskara

Països Catalans-Euskal Herria. Independentzia!!!

Gaur, Diadaren egunean, gogoratu nahi genuen bi herrien artean egin zen erronka polit eta gogor bat. Portboutik Hendaiara txirrindaz egin genuen guztira 934 kilometro dituen bidea, 28.143 metroko desnibelarekin, 80 ordutan eta 6 ordu soilik lo eginez. Països Catalans-en eta Euskal Herriaren independentziaren alde!!

Aste Internazionalista: ASKAPENA HISTORIA + BAZKARIA

Data: 
Larunbata, Ekaina 17, 2017 - 12:00 -tik Igandea, Ekaina 18, 2017 - 19:55 -ra
Non: 
Hazia Kultur Elkartea, Peña Kalea 8 zkia (IRUN)
Antolatzen du : 
Irungo Askapena

Ekainak 17an Askapenaren historia ezagutzeko eta Nikaraguako bazkari goxo-goxoa dastatzeko aukera paregabea izango dugu Irungo Hazia Kultur Elkartean.

Aste Internazionalista 2017: PALESTINA

Data: 
Asteartea, Ekaina 13, 2017 - 18:30 -tik Asteazkena, Ekaina 14, 2017 - 19:55 -ra
Non: 
Hazia Kultur Elkartea, Peña Kalea 8 zkia (IRUN)
Antolatzen du : 
Irungo Askapena

Ekainak 13an arratsaldeko 18:30tatik aurrera PALESTINA-ko herriaren egoera ezagutzeko aukera paregabea izango dugu Irungo Hazia Kultur Elkartean.

Guk ere argi daukagu: Errekaleorren aurkako erasorik ez! Herria bizirik!

Amorruz, baina, poztasunez hartu genuen duela bi aste eman zen Errekaleorren kontrako erasoa. Amorruz, udaletxea, Ibedrola eta Poliziaren arteko hirukoteak, beste behin ere Errekaleor Bizirik! bezalako proiektua oztopatu nahi izan zuelako. Baina, poztasunez, Errekaleor defendatzeko herri borrokalari bat ikusi genuelako bizirik. Argindarra kentzea lortu bazuten ere, argi geratu zelako gurea dena defendatzeko hartu zen autu garbia. PNVk ordezkatzen dituen interesen aurrean, bizirik dagoen herri bat dagoelako momentuan sortutako amorru hori antolatzeko prest!

VII. Formakuntza saioen egitaraua

Formakuntza hauek guztoi irekiak dira eta jorratuko ditugun gaien artean, Ekialde Hurbila eta Latinoamerikako txostenen azterketak izango dira, alde batetik, eta bestetik internazionalismoaren bilakaera historikoa, Europar Batasunaren inguruko mahai ingurua, Euskal Herriko egoera sozio-ekonomikori gainbegirada eta baita feminismo int

Orriak

RSS - elkartasuna-rako harpidetza egin