Erabakitzeko eskubidea

Euskara

Irun erabakitze eskubidearen alde

Irungo EH Bildu.- Azken asteazken honetan ospaturiko udal batzan, EH Bilduk eramandako erabakitze eskubidearen aldeko proposamena aurrera atera zen. Gure herriak libre eta demokratikoki bere etorkizuna aukeratzeko daukan beharra eta eskubidea aipatzen duen mozioa onartzeko, gure bozkak SPI eta EAJ/PNV-koekin batera, nahikoak izan ziren.

ARGIA SARIA eman diote GURE ESKU DAGO erabakitzeko eskubidearen aldeko herri dinamikari!!!

2015. urteko sustapen ekintza onenari Argia Saria erabakitze eskubidearen aldeko Gure Esku Dago mugimenduari eman diogu. Euskaldunen gogoan geratuko da 2014ko ekainaren 8a, herriz herri 150.000 pertsonek batutako Durango eta Iruñea arteko giza katean etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten eguna.

Norabidea adostu da! Orain… lanera!

logotipoLarunbatean Gasteizen GURE ESKU DAGOk, erabakitzeko eskubidearen aldeko herri dinamikak, burutu zuen Batzar Orokorraren ondoren, berriz ere bideari ekiten dio ikasturte hasiera honetan. Ekainak 20an burutuko den ekimen erraldoiaren antolaketan eta Euskal Herriak bere erabakiak hartzeko duen eskubidea aldarrikatzeko lanean. Aurki, data, plangintza, antolaketa eta ekimen ugariren inguruko informazioa! IGO DENAK TRENERA, HAU BADOA ETA!!

RSS - Erabakitzeko eskubidea-rako harpidetza egin