M8 Bidasoako Asanblada Feministatik modu biribilean gaitzetsi nahi dugu gure eskualdean gertatutako sexu-erasoa.
Asamblea Feminista del Bidasoa.- Berriro ere, sentitzen dugu emakumeok bizi garen gizartean “EZ esaten denean, ezetz dela” oraindik ere ez ulertzea.
Era berean, bizirik atera den emakumeari gure babesa eta maitasuna adierazi nahi dizkiogu.
Zurekin gaude, eta horregatik deitu nahi zaituztegu asteartean, martxoaren 1ean, 19:00etan, San Juan plazan egingo den kontzentraziora.
Aste honetan Hondarribian gertatutako eraso matxistari erantzunez, Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu udal taldeek eta Emeki Elkarteak hondarribiarrei dei egiten diete gaur (larunbata) 12:00etan Correoseko plazan egingo den elkarretaratzera.
Erasorik ez erantzunik gabe! Emakumeen kontrako indarkeriari ez!
Bidasoaldeko Mugimendu Feministak elkarretaratzeko deia egiten du, bihar, 19:30ean, Irungo San Juan plazan, igandean Huescan izandako azken feminizidioa dela eta.
Gure babesa Rhokhayaren seme-alabei