Erlaitz

Euskara

Gure Eskuk Erlaitz eta Xoldokogaina tontorrak argiztatuko ditu larunbatean Pirnioetako Bidea ekimenaren barruan

Gure esku - Vía Pirenaica

Gure esku.- Larunbatean Pirnioetako Bidea izeneko ekimena burutuko dugu. Mezu honen bidez berriro ere infromazio guztia bidali nahi dizuegu, erantsita duzuen dokumentua begiratu dezakezue. Jadanik 150 pertsonek eman dute izena eta badakigu beste askok ere emango dutela. Deialdi berezia egiten dugu Xoldokogaineko tontorrera joateko, oraingoz jende gutxiagok eman duelako izena tontor horretan.

Erlaitz Irungo gazte sozialiston batzarrak desegingo dela jakinarazi du

Gaur, 2020ko abuztuaren 6an, gure sorreraren bigarren urteurrenean, Erlaitz Irungo gazte sozialiston batzarreko kideok talde lokal honen disoluzioa jakinarazi nahi dugu agiri honen bidez. Barne hausnarketa baten bitartez Erlaitzen funtzioak agortuta daudela eta beste ziklo bat hasteko unea dela ebatzi dugu.

Erlaitz erakundeko 7 gazte 48 orduko baraualdian Patxi Ruizekin elkartasunean

Patxi Ruiz euskal preso politikoaren egoera dela eta, Irungo Erlaitz gazte erakundeko 7 kidek 48 orduko baraualdia hasi dute gaurko 13:00etan, elkartasun keinu gisa. Patxi ospitaleratu dute, eta egoera ezin larriagoa denez, hori salatzeko aurrera eramango dute baraualdia.

Patxirekin elkartasuna adierazteko gaur, 20:30ean, San Juan plazan, kontzentrazioa antolatu dute, eta bihar, larunbata, 20:15ean Donostiako Bulebarrean manifestazio batera deitu dute.

#BizitzarenAldeBizitzarenJabe, Erlaitz gazte taldearen apustu etxeen aurkako kanpaina berria

Azken urteetan apustu etxeen presentziak goraka egin du etengabe Euskal Herriko txoko guztietan. Tabernetako makinak, iragarkiak. lokalak herri osoan zehar... Krisialdi testuinguruan. ofentsiba kapitalistak gure bizi-baldintzak kaltetu izanarekin batera, gure bizi-behar materialen beharra aprobetxatzen jakin du apostu etxeen bidez, modu errazean diru asko lortu dezakegula sinestaraziz. Burgesiaren kapital akumulazioari begira.

Larunbatean errepresioaren aurkako jardunaldiak Irunen

Data: 
Larunbata, Abendua 1, 2018 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Non: 
Palmera Montero gunea

Edozein erakunde, teoria, masa-mugimendu, ekintza, koadro militante,adierazpen edo bizimoduk klase kapitalistaren dominazio sistemarekinkonfrontatzeko pausuak ematen dituen momentuan, burgesiarengainegitura martxan jartzen da arriskua neutralizatzeko.

Erlaitz gazte taldeak abenduak 1ean Jardunaldi Antierrepresiboak antolatu ditu

Erlaitz.- Abenduak 1ean Jardunaldi Antierrepresiboak antolatu ditugu Irunen. Bertan teoria eta praktika uztartuko ditugu prebentziorako eta era berean, formakuntzarako gune bat eskainiz.

Bazkarirako, erlaitz@protonmail.com -era idatzi. Animatu eta batu borrokara!!!

Orriak

RSS - Erlaitz-rako harpidetza egin