Euskal Jira

Euskara

Euskal-Jira ezkerrak

argazkiaIrungo Euskal Jiraren Batzordea.- Lerro hauen bitartez gure eskerrik beroena eman nahi diogu hedabide horri iragan abuztuaren 6an ospatu zen Euskal Jiraren XXXVIII. edizioarekiko izandako arretagatik. Eskatzen dizut, arren, gure eskerrona etxeko langile guztiei helaraz diezaiezula, eta bide batez zabal dezazula urterik urte hain gogotsu erantzuten duen Irungo herritarrengana.

Euskal Jiran Foro Irun XXI - Hogeitabat elkartearekin

Foro Irun XXI - Hogeitabat.- Bidasotarrak, 2016ko Irungo Euskal Jiran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gure gurdian hain zuzen ere.

Gure lehen parte hartzea da festa honetan eta 1846ko abuztuaren 9an jokatutako pilota partida gogoratuko dugu.

Jira baino lehen bazkari bat antolatu dugu ere (kontsultatu erantzitako kartela). Bazkal ostean eta  Kalejiran, Euskal Jiraren hasierara abiatuko gara.

Orriak

RSS - Euskal Jira-rako harpidetza egin