FORO IRUN XXI-HOGEITABAT Kultur Elkartea

Euskara

Euskal Jiran Foro Irun XXI - Hogeitabat elkartearekin

Foro Irun XXI - Hogeitabat.- Bidasotarrak, 2016ko Irungo Euskal Jiran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gure gurdian hain zuzen ere.

Gure lehen parte hartzea da festa honetan eta 1846ko abuztuaren 9an jokatutako pilota partida gogoratuko dugu.

Jira baino lehen bazkari bat antolatu dugu ere (kontsultatu erantzitako kartela). Bazkal ostean eta  Kalejiran, Euskal Jiraren hasierara abiatuko gara.

Bigarren Mundu Gerran Gernika batailoian borrokatu zuten 23 irundarrei omenaldia egingo diete maiatzaren 20an

Maiatzak 20an, FORO IRUN XXI-HOGEITABAT Kultur Elkartearen ekimenez, Amaia Kultur Zentroan “Gernika batailoia, askatasun itxaropena (1945-2015)” dokumentala proiektatuko da. Ikurriña aidean zeramala faxismoaren kontra eta aliatuen alde borroka egin zuen euskal unitate militarraren historiaren kontakizuna egiten digu.

RSS - FORO IRUN XXI-HOGEITABAT Kultur Elkartea-rako harpidetza egin