Herrira

Zehaztu gabe

Gaurkorako Herriraren alde deituta zegoen lehenengo deialdia egina

Eguerdian, "Euskal presoen eskubideen alde - konponbidearen alde" lemapean 73 lagun bildu dira udaletxearen aurrean gehiengo sindikalak deituta Herrira-ren aurkako polizia operazioa salatzeko.

Bukatzerakoan gogoratu dute presoen eskubideen alde 20:00tan Zabaltza plazatik manifestazioa abiatuko dela.

Ostiralean eta larunbatean mobilizazioak Irunen Herrira-ren aurkako erasoa salatzeko

- Ostiralean:
    · eguerdiko 12:00tan gehiengo sindikalak deituta elkarretaratzeak enpresen eta udaletxearen aurrean.
    · 20:00tan eskualdeko manifestazio Zabaltza plazatik.

- Larunbatean:
    · 17:30tan manifestazio nazionala Bilbon. Autobusez joateko Hazia eta Elatzeta elkarteetan eman izena

Irunen ere Herrira-ren aurkako polizia operazioa salatu zen

Atzo arratsaldean Irungo San Juan plazan, "Konponbideari erasorik ez - utzi bakean Euskal Herria" lemapean, 150 lagun inguru bildu ziren kontzentrazio batean Herrira-ren aurkako polizia operazioa salatzeko. Bertaratutakoek "aurrera", "atxilotuak askatu" eta "errepresioa ez da bidea" irakur zitekeen kartelak eramaten zituzten.

Orriak