Hitzaldia

Euskara

Trantsizio energetikoa, Irungo Ahal dugutik

David Soto y Miren Echeveste. Foto ArchivoIrungo Ahal dugu.- Ingurumena, errealitatean, bazter batean utzi dute PSOEren ondoz ondoko udal gobernuek. Berdin du hauteskundeetarako denbora gutxi falta denean autobus elektriko bat jartzen badute, ingurumena zaintzeko ardura dugunok argi baitaukagu gure Udalak egiten EZ duena. Hor ditugu, nire kideak aipatu duen bezala, Plaiaundiko kirol instalazioak, hogeita bost urtez zain egon direnak beste leku batera eramateko erabakiaren zain, eta azkenean, inork imajinatuko ez lukeena gertatu da oposizioan gauden hiru alderdiok lortu egin dugu hirigintza-arloan proiektua abian jartzea.

Hitzaldia Kabigorrin: The Big Bang Theory

Data: 
Osteguna, Otsaila 14, 2019 - 19:30
Non: 
Kabigorri

cartelHitzaldi honetan, Big Bang eta Unibertsoaren jatorria aipatuko ditugu. Nahiz eta denok gutxi gora behera idei bat egiten dugun leherketa baten ondorioz Unibertsoaren jatorriaz, egia ez diren zenbait ideia ere badira eta hauek, Unibertsoaren jatorriaz fisikariek esaten dutena ez ulertzera eramaten gaituzte. Stephen Hawking-en teoriaz ere hitz egingo dugu: unibertso bakarra den ala ez, edo aurretik unibertso gehiago zeuden. Zientzi-pote arratsalde atsegina kabigorrin pasatzeko gaia oso interesgarria da.

Bat Gehiago Animalien Elkartearen sorrera eta lehenengo hitzaldia

Data: 
Larunbata, Otsaila 9, 2019 - 11:00
Non: 
Zuloaga Etxeko Aretoan (Nagusi Kalea 10), Hondarribia
Antolatzen du : 
Bat Gehiago Animalien Elkartea

Kartelea Hondarribian animalien defentsarako elkarte bat sortzera goaz. Hasiera batean txakurren arazoetan zentratuko gara, kalean txakurra ateratzen genuen bitartean sortu bait genuen ideia, eta gure motibazio nagusia jendearen sentsibilizazioan eta garapen sozialean gure ekarpentsoa egitea izango da. Horretarako hitzaldiak, mintegiak eta beste zenbait jarduera gauzatzeko asmoa dugu.

Hitzaldia: Herri Maputxearen egungo egoera

Data: 
Osteguna, Urtarrila 31, 2019 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Cartel de la charlaMaputxeak herri amerindiarra da (Mapu hitzak lurra esan nahi du eta txe, jendea; lurreko jendea). Txileren erdialdean eta hegoaldean, eta Argentinaren Hegoaldean dute jatorria.
Txileko eta Argentinako estatuek lurrak kendu zizkion maputxe herriari. Diktaduraren eta Kontzertazio gobernuen garaitik mende bat pasa denean, eredu neoliberala eta basoaren industria, hidroelektrikoak eta meatzaritza hasi eta zabaltzen ari direla, oraindik jarraitzen dute harrapaketak egiten maputxeen herrialdean.

Orriak

RSS - Hitzaldia-rako harpidetza egin