Hondarribiako SARE

Euskara

Datorren larunbatean, hilak 13, Euskal preso politikoen aldeko bi manifestazio izango dira Bilbon

Lehenengoa, SAREk deituta, 17:30ean La Casillatik aterako da, "PREST GAUDE, giza eskubideak, konponbidea, bakea" lemapean. Goizetik, egun osoko egitaraua prestatu du SAREk Bilborako: kale animazioa, pailasoak, bertso saioa, kontzertuak, ...

Sarek deitutako manifestaziora joan nahi dutenek autobusean joateko aukera izango dute, goizez eta baita arratsaldez soilik ere. Izena emateko:
 · Irun: ohiko lekuetan

“Kemena, Bilbotik Baionara igerika preosen alde” dokumentala gaur Hondarribian

Data: 
Igandea, Urtarrila 7, 2018 - 18:00
Non: 
Muara

Uztailean, Paxkal Elgart Amikuztarrak (Nafarroa Beherea) Getxotik Baionara igerian egin zuen euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Hondarribian bukatu zuen etapa bat, eta ongi etorria eman genion. Ekitaldi haren dokumentala egin dute, eta Paxkal berak, Roberto Murgiondo antolatzaileak eta Eki Pagoaga dokumental egileak herri desberdinetan ematen ari dira.

Urtarrilareen 13an Bilbora joateko autobusa Hondarribitik

SAREk urtero bezela presoen aldeko manifestazioa antolatu du urtarrilaren 13rako. Aurten, goizetik egongo dira ekitaldiak, jokoak, eta abar.

Hondarribian, autobusa beti bezela antolatu da arratsaldean 3tan Miramartik aterako dena.Jendea apuntatuz gero prest gaude goizean beste bat ateratzeko.

Apuntatzeko SAREko Wasapera 688728655  izena bidali behar da .

SAREk trena hartzera gonbidatzen zaitu

SARE.- Igandean, maiatzaren 15ean, HARTU TRENA kanpainaren ekitaldi nagusia izango da Euskal Herrian. Hondarribira ere trena iritsiko da San pedro kalera 13.00etan. Geltokia prestatu diogu, eta bertan poema irakurketa, kontu kontalaria, kantak, tortilla pintxoak, sagardoa eta giro ona izango da. Bagoia  euskal presoen giza eskubideen alde dagoen jendearekin bete, eta argazkia aterako dugu. Trena hartzera gonbidatuta zaude.

Hondarribia SAREtzen

Data: 
Larunbata, Abendua 13, 2014 - 16:00 -tik 23:45 -ra
Non: 
Soroetako frontoian eta Banakon
Antolatzen du : 
Hondarribiako SARE

Soroetako frontoian:
  - 16:00tan Saretzen
  - 17:00tan Haurrekin jolasak
  - 17;00tan Graffitiak eskubideen alde
  - Arratsaldean zehar: Begi probak, txokolatada, pailazoak, mural partehartzailea

Banako aretoan:
  . 20:00tan "hemen naiz, ez geratzeko baina" liburuaren aurkezpena eta kartzela gogoeta musikatua
  - 22:30tan Kontzertuak:
      · Sangre de Mono
      · Soma Sound System

RSS - Hondarribiako SARE-rako harpidetza egin