Hondarribiko Sare

Euskara

Urtarrilaren 14ko manifestaziora joateko autobusa Hondarribiatik

Urtarrilaren 14ean euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko egun berezia dugu. Giza eskubideen alde gaudenok ezin dugu etxean gelditu; gure hatz salatzailea erakutsi behar dugu Bilboko manifestazioan.

Autobusa izango da, Miramarren 15:00tan. Manifestazio bukaeran beharko dugun hatz salatzailea autobusean banatuko da, eta bi euro balio du.

Izena emateko deitu  edo wassap bat bidali telefono honetara: 650984745.

SAREk trena hartzera gonbidatzen zaitu

SARE.- Igandean, maiatzaren 15ean, HARTU TRENA kanpainaren ekitaldi nagusia izango da Euskal Herrian. Hondarribira ere trena iritsiko da San pedro kalera 13.00etan. Geltokia prestatu diogu, eta bertan poema irakurketa, kontu kontalaria, kantak, tortilla pintxoak, sagardoa eta giro ona izango da. Bagoia  euskal presoen giza eskubideen alde dagoen jendearekin bete, eta argazkia aterako dugu. Trena hartzera gonbidatuta zaude.

Sare taldearen aurkezpena Hondarribian

Data: 
Ostirala, Azaroa 28, 2014 - 19:30
Non: 
Hondarribiko kultur etxean (musika eskolan)
Antolatzen du : 
Hondarribiko Sare

Hondarribian egingo den aurkezpenera Teresa Toda eta Joseba Azkarraga etorriko dira Sare zer den esplikatzera eta Euskal Herria mailan zein atzerrian egiten ari diren lanaren berri ematera. Honetaz gain, bideo ezberdinak emango dituzte eta joango den jendeak ere hitza hartu ahal izango du.

Orriak

RSS - Hondarribiko Sare-rako harpidetza egin