inperialismoa

Euskara

Beste bi brigadista kanporatuta!!

Saharara joandako brigadako beste bi kideak kanporatu zituen Marokoko poliziak. El Aaiunen aurkitzen ziren, sahararren etxean polizia bortizki sartu eta beraien borondatearen aurka atera zituzten indarrez. Mugikorra kendu eta bi orduz kontrol batean izan zituzten atxikita brigada kideak eta jarraian autobus batean sartu Agadirrera bidean.

Marokoko polizia Sahara joandako brigada kideak kanporatzen ari da!!!

Arratsaldean jakin berri dugu El Aaiunnen aurkitzen ziren brigadako kideak kanporatuak izaten ari direla. 24 ordu ere ez dituzte bertan egin eta gaur arratsaldean, aurkitzen ziren  sahararren etxera polizia sartu eta beraien borondatearen aurka atera dituzte. Kontrol batera eraman dituzte jarraian.

OTAN-TTIP EZ

29 urte igaro dira 1986ko martxoaren 12 hartatik. Orduan, Hego Euskal Herriak, gure herriaren historia antiinperialistako erabaki esanguratsuenetakoa hartu zuen: 931.367 gizon-emakumek, hau da, emandako botoen %62-k , ezezko borobila eman zioten NATO-ri.

Orriak

RSS - inperialismoa-rako harpidetza egin