irun

Euskara

Irungo herriari gutun irekia EH Bildu

ConcentraciónIrun harrera hiria dela esan zuen gure alkate José Antonio Santanok duela hilabete batzuk, Espainiar Gobernuko presidentea Aquarius ontzian zeuden migratzaileei asiloa emateari buruz oraindik mintzatu ez zenean.

Azken asteotan gure hirian drama latza bizitzen ari gara, dozenaka lagun iritsi baitira asmo bakarrarekin: Euren bidaiarekin jarraitzea, hainbeste desio (eta merezi) duten bizitza duina lortu asmoz.

Larunbata guztiak Hondarribira pentsio publiko duinentzat

Rueda prensa MPT

Urtarriletik mobilizatzen ari gara pentsio publiko duinen alde. Hori oinarrizko eskubide bat da, Europako Karta Sozialak eta Konstituzioak aitortua da.

“Ez dago kapitalik pentsioentzat” mantra desmuntatzea lortu dugu. Alegia, kontua ez da diruaren arazo bat, baizik eta borondate politikoaren falta. Hobekuntza batzuk ere lortu ditugu, baina -argi eta garbi- ez dira nahikoak. Hilaren 25en denok Hondarribira: Pentsioak DEFENDAtu behar dira gobernuan edozein badago ere

Hondarribia eta Irungo pentsiodunek abuztaren 25ean egingo den manifestazioarako deia egiten dute

Data: 
Larunbata, Abuztua 25, 2018 - 18:00 -tik Igandea, Abuztua 26, 2018 - 17:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Butroi Pasealekuan
Antolatzen du : 
Txingudiko pentsiodunen mugimendua (Hondarribia e Irun)

Cartel Manifestación de PensionistasTxingudi eskualdeko pentsiodunek dei egiten diete eskualdeko eta gipuzkoako lurraldeko hiritar guztiei (pentsiodunak,jarduneko largileak, gazteak, emakumeak,...) Abuztuaren 25ean, larunbatean 18:00etan Butroi Pasealekutik aterako de manifestaziora

Oheak hutsik eta migranteak kalean lotan

ConcentraciónIrunen dauden migranteen egoeraren azken ordukoa

Bart 25 lagunek kalean egin behar izan dute lo, Martindozeneako aterpetxean 35 ohe hutsik geratzen ziren bitartean. Asteburu honetarako 60 toki jarri dituzte migranteentzako. Erakunde-arteko mahaiak astelehenetik aurrera hartuko duen erabakia ezagutu gabe, toki gehiago jarriko dituztela espero dugu.

Irun solidarioa, udal agintariak ez hainbeste

Rueda prensaBerehala ikusi genuen Irungo tren geltoki inguruan migratzaileak zeudela, ez zutela oinarrizkoa, zerbait egin beharra zegoela. Udalari jakinarazi eta ez zuen ezer egin, erantzunik ez. BIDASOKO SOS ARRAZAKERIAren deiari erantzunez, ahoz aho, taldean mugitzen hasi eta udaletxeko arkupean gosaria antolatu genuen. Ondoren, Lakaxitak egoitza eskaini eta hantxe ibili gara hainbat irundar eta elkarte solidario bazkariak eta afariak ematen, egunean 30 bat pertsona etortzen dira bazkaltzera.

Mugak Zabalduz karabana larunbatean hasiko da gure eskualdetik

Data: 
Larunbata, Apirila 28, 2018 - 10:30
Non: 
Santiago Zubian
Antolatzen du : 
Ongi Etorri Errefuxiatuak

photo_2018-04-24_09-41-46Zuengana zuzentzen gara, gogoarazteko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Euskal Herritik Karabana bat antolatu duela. Mugak Zabalduz karabana apirilaren 28an gure eskualdean egongo da, Hauxe izango da egitaraua:

  • 10:30 etan Irungo Nazioarteko Zubian elkartuko gara.
  • 11:00etan Hendaiako Atzerritarren Atxikitze Zentruan elkarretaratze bat egingo dugu.

Orriak

RSS - irun-rako harpidetza egin