Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Euskara

Otsailak 1ean, ostegunarekin, bertso gaua Kabigorrin

Data: 
Osteguna, Otsaila 1, 2018 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Datorren ostegunean, otsailak 1, izango da Kabigorriko otsaileko bertso gaua.

Bertan, Manex Agirre aramaioarra, Xabier Sukia oriotarra, Maider Arregi oñatiarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra ariko dira bertsotan, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" oiartzuarraren esanetara. Bertso jarrien ardura Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-k berak hartuko du.

Bertsotruk: Txingudi vs Gernika-Lumo (2018-01-20), Lakaxita gaztetxean

Data: 
Larunbata, Urtarrila 20, 2018 - 13:30
Non: 
Lakaxita gaztetxea

Urtarrilaren 20an, larunbatarekin, emango diegu hasiera 2017-2018 ikasturteko Bertsotruk ekimeneko bertso trukeei. Ikasturte honetan Gernika-Lumoko eta Aramaioko bertso eskoletako kideekin egokitu zaigu Txinguditarroi bertso trukean aritzea, eta Gernika-Lumokoak etxean hartuta emango diogu hasiera aurreko bi ikasturteetan hain emankor gertatu zaigun ekimenari.

2018ko lehendabiziko Kabigorriko bertso gaua urtarrilaren 4an

Data: 
Osteguna, Urtarrila 4, 2018 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Urtarrilaren 4an izango da urteko lehendabiziko bertso gaua, eta bertan Iñaki Zelaia, Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Andoni Zelaia eta Abel Zabala ariko dira bertsotan. Gaiak jartzen Aitor Errazkin ariko da, eta bat-bateko saioaren aurreko bertso jarriak, aldiz, Adrian Arrutiren eskutik helduko zaizkigu. Aukera bikaina, beraz, urteari hasiera ongi emateko.

Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Ostegunean abenduko Kabigorriko bertso-gaua musikatua

Data: 
Osteguna, Abendua 14, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Abenduko Kabigorriko bertso gaua hilaren 14an izango da, behin abenduko zubia pasata, ostegunarekin, eta arratsaldeko 19:30etik aurrera, beti bezala.

Bertso saio musikatua izango da, eta bertsotan Beñat Gaztelumendi (Añorga), Alaia Martin (Oiartzun), Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein) eta Manu Goiogana (Irun) ariko dira; guztiak Haritz Casabalen (Pasai Antxo) aginduetara eta Antton Aranburu eta Beñat Urteaga musikarien erritmora.

Ostegunean izango da azaroko Kabigorriko bertso gaua

Data: 
Osteguna, Azaroa 9, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Hilaren 9an izango da Kabigorriko azaroko bertso-gaua, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, ohitura dugun moduan.

Mikel Garmendia irundarrak jarritako bertsoekin emango diogu hasiera saioari, eta segidan izango ditugu bat-bateko bertso lanean murgilduta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” oiartzuarra, Jokin Bergara eibartarra, Patxi Castillo beratarra eta Aitor Errazkin irundarra.

Kabigorriko bertso-gauak, bosgarren urtez jarraian

2017-2018 ikasturtean ere izango dira Kabigorriko bertso-gauak, Irunabarrek eta Kabigorrik elkarlanean antolatuta, bosgarren urtez jarraian. Orain arte bezala, hileko lehen ostegunean izango dira saioak (jai-egunak direla eta, salbuespenak salbuespen), 19:30etan hasita. 36 bertso-saio antolatu ditugu honezkero, 2013ko urrian hasi ginenetik, eta dena ongi bidean, 45 saio izango dira 2018 urteko ikastaro amaieran guztira antolatutakoak.

Orriak

RSS - Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)-rako harpidetza egin