Irungo Askapena

Zehaztu gabe

Chavez-i Omenaldiaren kronika

argazkiaAskapena.- Martxoak 9 larunbata, 120 lagun bildu gera Irungo Urdanibia plazan (Mosku) Hugo Chavez komandantea omentzeko. Askapena erakunde internazionalistak deitutako ekimen honekin bat egin duten talde eta eragileak honako hauek izan dira: Irun eta Hondarribiako Sortu alderdia, EPK, Ezker Anitza, Irungo Eusko Alkartasuna,Gazte Komunistak, Irungo Ernai gazte antolakundea eta Republicanos Irunenes.

Ekitaldia, arratseko 19.00etan txapalarta doinuekin abiatu da, ondoren ohorezko agurra eta ekitaldiari amaiera emateko Irungo Askapenako kide batek hitza hartu du.

Elkartasun uhinak 2012

Data: 
Larunbata, Azaroa 24, 2012 - 18:00 -tik 23:30 -ra

cartel

Kimche Mapu irrati maputxearen aldeko besta

Irungo Lakaxita gaztetxean

18.00 Maputxe herriari buruzko hitzaldia eta dokumentala

21.00 Elkartasun afaria

 22.30 KONTZERTUAK: DDIK – KALANDOS KOULOS     

Antolatzaileak: Lakaxita gaztetxea, Antxeta Irratia, Askapena

Elkartasun uhinak 2012

cartel

Kimche (jakinduria) Mapu (jendea) irratia, Puquiñe baiarako Lanco komunitatean (Chile) kokatua dago. 2011Ko azaroan, irrati komunitario hontako zuzendaria den Mireya Manquepillánek, irrati pribatu baten salaketa jaso zuen, salaketa honen bitartez, Kimche Mapu irratia irrati lizentziarik ez zuenez, haien emisioak bereala etetzeko eskaera egin eta Mireyaren kontrako espetxeratzea ere eskatzen zen. Fiskalak akusazioa ez zuen onartu baina SUBTEL (telekomunikazioen idazkaritzak) errekurtsoa aurkezteko arriskua dago. 

Orriak

RSS - Irungo Askapena-rako harpidetza egin