Hirugarren errailaren egokitzapena dela eta, Irun eta Lezo-Errenteriako geltokien artean, bi zentzuetan doazen bidaiarien hainbat tren kendu dira, bai ibilbide luze, ertain nahiz aldirikoak. Zehazki, aldirikoak 44 inguru (lan egunetakoak); 8 ibilbide luzekoak eta 8 ibilbide ertainekoak.
“Federación de Asociaciones de Vecinos de Irún- Irungo Auzo Elkarteen Federaziotik” eskerrak eman nahi dizkiegu Irungo Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiei aho batez babesteagatik Federazio honek 2018ko maiatzaren 30ean aurkeztutako mozioa, arrazoizko irtenbide bat eskatzen zuena Irungo udal-mugarteko AP-8ko ordainsariari dagokionez.
Mozioa:
Jakina da Irungo herritarrak diskriminatuta daudela bere inguruko beste hiri batzuen aldean AP8 autobidea erabiltzekoan; izan ere, Irun udalerrian kokatutako ordainsari osagarri bat ordaindu behar dutelako.