Irungo EH Bildu

Euskara

Mahaitxo finkoak San Juanen

Behean sinatzen dugun talde politiko hauek (Sí se Puede Irun eta EH Bildu), Leon de Iruretagoiena kaletik Prudentzia Arbidera doan igarobidea oztopatzen duten mahaitxo finkoen inguruan azalpenak eskatu nahi ditugu. Era berean, larrialdietarako ibilgailuei (anbulantzia, suhiltzaileak, polizia,…) pasabidea oztopatzeak herritarren osasun zein segurtasunean eragin dezakeen arriskua ohartarazi nahi dugu.

Irungo EH Bilduk azaroaren 25eko adierazpena berdintasun lan batzordean eztabaidatzea eskatzen du

Azaroaren 25a gerturatzen den honetan, Irungo EH Bildutik azken urteetan egin izan dugun bezala, eskaera bat luzatu diogu udal gobernuari eta horretaz gain gure adierazpen instituzional proposamena aurkeztu dugu eztabaidatua izan dadin.

Irun eta Hondarribiko EH Bilduk mankomunitateko batzarrean tasen igoeren aurka bozkatuko dute

EH Bildu.- Duela bi aste eskualde honetako bi herrietako udalbatzek mankomunitateko estatutuen aldaketa onartu zuten bertako batzarrean udal talde guztien ordezkaritza egon zedin. Ezin dugu ahaztu hau legez berez hala izan behar zuela eta urteak pasa badira ere Irun eta Hondarribiko udal talde guztiek ordezkaritza edukitzea lortu da.

Irungo EH Bildu LOMCE-HEZIBERRIk arautzen dituzten errebaliden kontra

kartelaIrungo EH BILDUk urriaren 26rako hainbat gizarte eragilek deitu duten mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi ditugu Irungo herritarrak.

Azkeneko 3 urteotan irakaskuntza pairatzen ari den beste erasoetako bat dugu errebaliden ezarpena.  Aurten,  DBH4ko eta Batxilergoko ikasleek egin beharko dutena, hain zuzen ere.  Gure gazteen errealitatea ezagutzen ez duen kanpoko azterketa egin eta gainditu behar dute.

Orduan eta gaur faxismoaren aurka borrokatu zuten eta borrokatzen dugun guztion oroimenean

Irungo EH Bildu.- 80 urte betetzen dira aste-bukaera honetan Irun erre zenetik. Ordu hartan, 1936an, altxamendu faxista baten ondorioz piztutako gerra batean zegoen murgilduta gure hiria. Gerrate hark herritar asko beraien etxeak eta herria atzean uztera behartu zituen, Irun eta Hendaia batzen dituen zubia gurutzatzera bultzatuz.

Arnaldo Otegi, Oskar Matute eta Marian Beitialarrangoitia ostegunean Irunen

Data: 
Osteguna, Ekaina 9, 2016 - 20:00 -tik Ostirala, Ekaina 10, 2016 - 19:55 -ra
Non: 
San Juan plaza

Irungo EH Bildu.- Ostegun honetan, ekainaren 9an, EH Bilduk hauteskunde orokorretako kanpainari hasiera emango dio Irunen arratsaldeko 20:00etan San Juan plazan.

Ekitaldi nazionala izango da eta bertan egongo dira gurekin batera Marian Beitialarrangoitia (Gipuzkoako zerrendaburua kongresurako), Oskar Matute (Bizkaiko zerrendaburua kongresurako) eta Arnaldo Otegi (EH Bilduren lehendakarigaia hauteskunde autonomikoetarako).

Orriak

RSS - Irungo EH Bildu-rako harpidetza egin