Irungo Herri Galdeketa

Euskara

Gure Esku Dago dinamikak igandean egingo dituen herri kontsultetan parte hartzeko deia egin du LABek

35DwBdy3_400x400LABek bat egin du igandean Donostian, Irunen, Zallan, Balmasedan eta Alonsotegin egingo diren herri kontsultekin. Hain zuzen ere, sindikatua Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzearen alde dago, erabakitzeko eskubidea beharrezkoa ikusten duelako egoera laboral eta soziala iraultzeko. Oinarri berriak dituen jendarte eredu askea nahi du LABek, eta langileek aukera paregabea dute hitza eta erabakia aktibatzeko eta euren borondatea adierazteko Gure Esku Dago dinamikak antolatu dituen herri kontsultetan.

Irungo Herri Galdeketa, egiteke zegoen proiektua egi bihurtuta

Consulta Popular de IrunEsfortzu, lan eta denbora asko ondoren azaroaren 18an ospatuko den Herri Galdeketa prest dago, hau da, Irundarrek zein etorkizun politikoa nahi duten erabakiko duen galdeketa.

Urte eta erdi baino gehiago daramatzate Hartu Hitza Irun elkarteko partaideek Irungo Herri Galdeketa prestatzen. Bilera asko izan dira epe guzti honetan egin dituztenak egiteke zegoen proiektu bat aurrera eraman eta egi bihurtzeko. Jada dena prest dago, Hartu Hitza Iruneko partaideek lan guztia egin dute, logistikoki eta komunikatiboki eta orain Irundarrei erantzutea tokatzen zaie.

3000 sinadura Irungo Herri Galdeketa bermatzeko

Hartu Hitza.- Otsailaren 18tik aurrera Irungo Herri Galdeketa bermatuko duen sinadura bilketaren epea irekiko da apirilaren 29ra arte. Epe honetan zehar, Irungo auzo guztietan mahaiak jarriko dira sinadura kopuru gehiena lortzeko asmoarekin. Izan ere, DENON ARTEAN 3000 sinadura lortu behar ditugu prozesuak aurrera jarraitzeko.

RSS - Irungo Herri Galdeketa-rako harpidetza egin