Kabigorri

Zehaztu gabe

Sobietar iraultzak 100 urte. OCTUBRE filmaren proiekzioa

Data: 
Osteguna, Urria 19, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Errusiako Iraultzaren 100. urteurrena dela eta ALTERNATIBA erakundeak munduko historia aldatuko zuen gertaera horren gaineko ekitaldia antolatu du OCTUBRE (S. Eisenstein 1927) filma proiektatuz, ondoren ikusleen arteko foruma zabalduz. Ekitaldia urriaren 19ean, osteguna, izango da, KABIGORRI ATENEOAN 19:30tan.

Erakusketa: Jaizkibel 20

Data: 
Osteguna, Iraila 21, 2017 - 19:00 -tik Larunbata, Urria 21, 2017 - 23:50 -ra
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun
Antolatzen du : 
Kabigorri

cartelJaizkibel konpainaren 20 urteei errepaso egiten duen argazki erakusketa egongo da KABIGORRI Ateneoan, irailaren 21etik urriaren 21era arte.

Astero, ostegunetik igandera arte, 19:00etatik Aurrera, zabalik egongo da.

Kabigorriko bertso-gauak, bosgarren urtez jarraian

2017-2018 ikasturtean ere izango dira Kabigorriko bertso-gauak, Irunabarrek eta Kabigorrik elkarlanean antolatuta, bosgarren urtez jarraian. Orain arte bezala, hileko lehen ostegunean izango dira saioak (jai-egunak direla eta, salbuespenak salbuespen), 19:30etan hasita. 36 bertso-saio antolatu ditugu honezkero, 2013ko urrian hasi ginenetik, eta dena ongi bidean, 45 saio izango dira 2018 urteko ikastaro amaieran guztira antolatutakoak.

Erakusketa: Irun eta Irungo jendea

Data: 
Osteguna, Uztaila 13, 2017 - 19:00 -tik Igandea, Iraila 10, 2017 - 22:55 -ra
Non: 
Kabigorri

"IRUN ETA IRUNGO JENDEA". Horixe da Kabigorri Ateneoak bere egoitzan (Peña karrikako 1. zenbakian) aurkeztuko duen erakusketaren izenburua: atzera begirako 50 bat argazki, José Mari Castillo argazkizaleak lagatakoak, duela hainbat urte egungo Irun itxuratu zuten eraikin, kale, fabrika eta langileen irudiak ageri dituztenak.

Uztailaren 13tik irailaren 9ra

Ostegunetik larunbatera, 19:00etatik aurrera

Greziako karabanaren bideoa eta Melillako karabanaren aurkezpena

Data: 
Asteazkena, Ekaina 14, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri Ateneoan, Peña Kalean, 1. Irun
Antolatzen du : 
Bidasoaldeko Ongi Etorri Errefuxiatuak

fotoDocumentala Grecia 2016 eta aurkezpena karabana 2017 "Ongi Etorri Errefuxiatuak" Gipuzkoa

Errefuxiatei eta migratzaileei laguntzeko Euskal Herriko Plataformak MelilLARAINO helduko den karabana bat prestatzen ari dira, Europar Batasuneko eta Espainako Estatuaren migrazio-politikak salatzeko

“Mugak zabalduz” karabanak jarraipena ematen dio iaz Greziaraino egindakoari, zeinaren bidez Espainiako Estatuko kolektibo ugarik beren babesa eman zieten errefuxiatuei eta migratzaileei.

Orriak

RSS - Kabigorri-rako harpidetza egin