Kemen

Gaztelera

Kemen euskal dantza eskolarako izen-emate epea ireki du

16_Moskuko2013_17Kemen euskal dantza taldeak 5 urtetik gorako haurrentzako euskal dantza eskolarako izen-emate epea ireki du.

Interesatuok Irailak 2, 5 eta 12, 17:00tik 20:00ra eta irailak 6 eta 13, 10:00tik 13:00ra Kemen dantza taldearen egoitzan izena eman ahal izango dute edo hurrengo telefonora dei dezakezue informazio eske: 686872207. (edo adaxka@gmail.com)

Larrain dantza ikastaroa

Data: 
Asteartea, Maiatza 21, 2013 - 19:00 -tik Osteguna, Maiatza 23, 2013 - 20:30 -ra
Non: 
Jostaldi pilotalekuko gimnasioan, Hondarribia
Antolatzen du : 
Kemen dantza taldea

fotoHONDARRIBIA DANTZAN V programaren baitan Larraindantza ikastaro trinkoaren berri eman genizuen atzo. Zuen egunkariko edo irratiko iragarkietan leku ematea eskertuko genizueke.

Larrain dantza ikastaroa

Kemen dantza taldea: Gaitero topaketa

argazkiaKemen dantza taldeak 70 gaita jole bildu zituen igandean taldearen 40. urteurren ospakizun ekitaldien barruan. Giro bikainean Irungo kaleak alaitu zituzten, jarraian Urdanibia plazan saio aberats eta anitza eskainiaz. Gaita joleak Irun, Hondarribia, Hendaia, Oiartzun, Lezo, Pasaia, Donostia, Hernani, Andoain, Deba, Logroño, Alberite, Cervera eta Arnedotik etorriak ziren. Bertan, Euskal Herrian ezaguna dugun dultzainaz gain, xirularrua, bajoia eta familiako beste tresna batzuk ikusi eta entzun ahal izan ziren. Saioa amaitzeko guztiek batera Hernaniko Iñaki Egurenek Kemenen omenez sorturiko "Kemen" eta "Mosku" piezak jo zituzten.

RSS - Kemen-rako harpidetza egin