Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan Elkartea

Euskara

Kandido Saseta, Eusko Gudarosteko Lagun Gudalburua

Data: 
Larunbata, Otsaila 23, 2019 - 12:00
Non: 
Arrupe Hotela ondoan, Azpeitia
Antolatzen du : 
Koldo Susaeraren senideak

Kandido Saseta, Eusko Gudarosteko Lagun GudalburuaAzpeitian gogoratuko da Kandido Saseta Gudalburuaren heriotzaren LXXXII. Urteurrena

Kandido Saseta, Eusko Gudarosteko Lagun Gudalburuaren heriotzaren 82. urteurrena gogoratuko duen lore eskaintza burutuko da larunbatean. Familiak Azpeitira joateko deia egin du, eguerdiko 12.00etan, Arrupe Hotelaren parean.

Kepa Ordokiri omenaldi

Data: 
Larunbata, Abendua 1, 2018 - 12:30
Non: 
Irungo Gernikako Arbola

Kepa Ordoki, Gernika Batailoiko Bidasotar eta bailaran askatasuna, demokrazia eta justizia sozialaren alde borrokatu duten pertsonak omenduko dira, ekitaldi xume baten bitartez.

Abenduak 1ean, 12:30etan, Irungo Gernikako Arbolaren parean.

Solasaldia: Kepa Ordoki eta memoria historikoa

Data: 
Ostirala, Azaroa 30, 2018 - 19:00
Non: 
Hendaiako Zokoburu eraikineko Hegoa gelan

Kepa Ordoki komandantearen bizia, testuingurua eta oroimena jorratuko da, solasaldi baten bidez. Iñaki Egaña, Euskal Memoria Fundazioko Lehendakaria eta historialaria, eta Alberto Unamuno, Markina Xemeingo Ahaztuen Memoria elkarteko kideak, Ordokiren biziaren zertzelada nagusiak eskainiko dituzte.

Solasaldia irekia izatea espero da, bertaratuen parte-hartzea sustatuz.

Dokumentala: “Gernika Batailoia, askatasun itxaropena”

Data: 
Osteguna, Azaroa 29, 2018 - 19:30
Non: 
Palmera Montero gunea

“Gernika Batailoia, askatasun itxaropena (1945-2015)” dokumentalak faxismoaren kontra eta aliatuen alde borroka egin zuen euskal talde militarraren historia gogoratzen du. Kontakizuna 2015eko apirilean hasten da Pointe de Grave aldean gudariei egin zitzaien omenaldiarekin. Franck Dolosor kazetariak idatzi du doku-fikzio honen gidoia eta emanaldi egunean Irunen egongo da. Azaroaren 29an, 19:30etan, Irungo Palmera Montero gunean.

Orriak

RSS - Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan Elkartea-rako harpidetza egin