Kontzertua

Euskara

Asteartean Triple X eta Zotz! taldeen kontzertua Lakaxitan

Data: 
Asteartea, Urria 25, 2016 - 20:00
Non: 
Lakaxita

Urriaren 25ean, 20:00tan kontzertua izango da Irungo Lakaxita gaztetxean. Triple X eta Zotz! ariko dira zuzenean.

TRIPLE X (Kolonbia)
Bogota hiritik punk rock azkarra.  Leonor SS edo Siniestro Total taldeen orditan

ZOTZ! (Irun)
Apurtu taldean ibilitako musikari batzuk martxan jarritako banda berria. Musikalki 77'ko punka jorratzen dute.

Bihar, asteartea, kontzertua Lakaxitan. Stef Ketteringham eta Physis versus Nomos

Data: 
Asteartea, Urria 18, 2016 - 20:00
Non: 
Lakaxita, Anaka Kalea 20, Irun
Antolatzen du : 
Lakaxita

txusta_stef.jpgAsteartean, urriak 18, kontzertu akustikoa bikoitza izango dugu Irungo Lakaxitan. Stef Ketteringham musikari ingelesa nazioarteko bira betean murgilduta dago, eta geldialdia egingo du Irunen, bere bakarkako lehen diskoa aurkezteko. Shield Your Eyes taldeko gitarjole eta abeslaria Frantzian barrena ibili ondoren Euskal Herrira iritsiko da, eta hau izango da haren lehen emanaldia. 20etan hasiko da kontzertua Physis versus Nomosek talde donostiarrarekin, ondoren pikatzeko zerbait eskainiko du Lakaxitak, eta 21:30ean joko du Stef Ketteringhamek. Kontzertua doakoa izango da.

Kontzertua - Zarata arratsak Lakaxitan, astelehen honetan

Data: 
Astelehena, Abuztua 8, 2016 - 19:30
Non: 
Lakaxita, Anaka Kalea
Antolatzen du : 
Lakaxita

zarata-02.jpgAstelehen honetan, hilak 8, kontzertua izango dugu Lakaxitan. Honako taldeek joko dute:
AHNA - Crust/Death Metal - Vancouver - https://ahna.bandcamp.com/
AKER ODOL - Crust/Metal - Hondarribia - https://www.facebook.com/Aker-Odol-564435110385470/
Kontzertua arratsaldeko 19:30etan hasiko da.

Mindtrap, Indidxabak eta Innputt, larunbat honetan Lakaxitan

Data: 
Larunbata, Urtarrila 30, 2016 - 21:00
Non: 
Lakaxitan
Antolatzen du : 
Lakaxita

LAKAXITA KARTELA Kontzetua.JPGMindtrap, Indidxabak eta Innputt taldeek joko dute, 21:00etatik aurrera. Trintxerpe, Pasaia eta Irungo musika taldeak dira. Eskenatokietatik gertu elkartzen dira normalean eta bazen garaia kontzertu bat elkarrekin emateko. Estilo aski desberdinak eskainiko dizkigute larunbateko emanaldian, doinu metaleroak, heavyak, baina baita rock alternatiboa edota kanta poperoagoak.  Innputtek soinu elektronikoekin eta atmosferarekin jolasten du, Mindtrapek Rockaren limiteak kuestionatzen ditu, nahasketa bitxiak eginez eta Indidxabakek adierazpenaren indarra jarri nahi du agerian bere kantuen bitartez. Sarrera 3€.

Hitzaldia + Kontzertua Lakaxitan

Data: 
Osteguna, Urria 29, 2015 - 18:30
Non: 
Lakaxita
Antolatzen du : 
Lakaxita

hitzaldiKontzertuLakaxita.jpgOstegun honetan, hilak 29, hitzaldi arront interesgarria jasoko dugu Lakaxitan. 18:30etan, Lleidako bi gaztek bertako espetxe batean gertatutakoak izango dituzte izpide. Honen ostean, 20:00ak aldera, Trikosis nazioarteko taldearen kontzertua izango dugu.

Orriak

RSS - Kontzertua-rako harpidetza egin