LAB sindikatua

Euskara

20 egunen buruan 8 langile hil dira lan istripuan

cartelAski da, prekarietatea hiltzailea

LAB.- Gaur, hilak 13, lan istripu berri bat jazo da, itsas-gizon bat hil egin da Hondarribiako portuan.

LAB sindikatutik, lehenik eta behin, elkartasuna eta doluminak eskaini nahi dizkiogu haren senide eta lankideei. Modu bereran aurreko larunbatean Biana herriko paper-fabrikan hildako langilea eta Betelun hildako nekazaria ere gogoan izan nahi ditugu. Hauekin gutxienez 35 dira 2018an Euskal Herrian lanean hil diren langileen kopurua.

Lan, biz eta herri duina helburu, Maiatzaren Lehenean kalera!

LAB.- Ibex 35ak eliteen mesedetan agintzen du, eta kapitalak prekarietatea zabaltzen jarraitzen du gure lan eta bizitzetan. Mendean gaituzten bi estatu antidemokratikoak, inboluzio sozial eta politikoan murgilduak daude, hamarkadetan lortutakoak kolokan jarriz. Gure eskualdean ere adibideak ez zaizkigu falta. Apirilean, hamaika murrizketa zein kaleratzeei aurre egin izan behar diegu. Azkenak Geka enpresan izandako 5 kaleratze.

Santano ere zure pentsioaren arduraduna da

fotoLAB Sindikatua.- Urtarrilaren 31ean Irungo udaletxean burututako udal batzan, pentsioak bermatzearen inguruko mozio bat aurkeztu zen. Aldeko botoa eman zuten EH BILDU, PSE, SI SE PUEDE IRUN zein PNVk, eta PPren abstentzioarekin, Irungo Udala Estatu Espainiarrari pentsio legea aldatzea eskatzeko konpromisoa hartu zuen, KPIaren igoeran bermatzeko, 2013ko pentsio erreforma deuseztatzeko bai eta 2010 zein 2012ko lan erreformak baliogabetzeko ere.

Bihar ekimen ibiltaria Irunen eta Hondarribian

LAB- Lehengo astean azaldu genuen bezala, bihartik aurrera izango dugu Ekimen Ibiltariko furgoneta gure eskualdean. Hemen duzue gure eskualdera jarri ditugun asmoen irakurketa eta bi egunetako egitaraua.

    - urriaren 31ean, Delegatuen Tailerra, 9:30ean Irungo Palmera Montero eraikinean.

                      Hitzaldi, eztabaida, pintxoak 17:30etatik aurrera Hondarribiko San Pedro kalean (yola eta enbata tabernen artean)

Orriak

RSS - LAB sindikatua-rako harpidetza egin