Labore

Euskara

Labore, elikadura burujabetza elikatu[Z!] Bi urteren ostean, jauzi berri baten bila!

 

irudia

LaboreTxingudi.- Urriaren 12a egun seinalatua da Labore Txingudirentzako. Hainbat urtez elikadura burujabetzaren alde indarrak bildu ondoren, Lakaxitatik Irungo Alde Zaharrera egin genuen jauzi. 2019ko urrian Uranzu kaleko 13.ean kokatu ginen, “Bazar Uranzu”-k bizitzaz bete zuen espazioan lekukoa hartuz. 2019. urtea 40 bazkide ingururekin hasi genuen eta 150 ingururekin amaitu. Egun 200dik gora gara, aipatu denda lanabes nagusi, elikadura burujabetza jorratzen dugunak gure egunerokoan.

Labore Txingudik bazkideak behar ditu birfundazioa osotasunean garatzeko

Labora Txingudi. Lokal BerriaUdara aurretik agroekologia lantzen duen irabazi asmo gabeko elkarteak behar zituen abalistak eskuratu ditu, eta orain gabonak baino lehen erronka berriak dauzka

Udaran aurretik BDS Koop Eraldaketa Fabrikan egin genuen prentsaurrekoan aipatu genuen Labore Txingudik azpiegitruak handitzeko erronkan sartzeko asmoa zuela. Horretarako, hiru helburu nagusi ezarri zituzten: batetik, 15 abalista behar zituen Koop 57 maileguaz gain birfundazioa finantziatzeko; bestetik, Lakaxita gaztetxean zegoen denda kale mailako denda fisikoa bilakatu nahi genuen; eta azkenik, egun ditugun 80 bazkideak gainditu eta 200 bazkideetara iristera.

Labore Txingudik birfundazioari ekingo dio

Rueda de prensa de Labore Txingudi, IrunTxingudiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatu nahi duen taldea udaratik aurrera birfundazio prozesuan sartuko da, bazkide eta abalista gehiago lortu nahian. Labore Txingudi duela bi urte sortutako Txingudi bailarako kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatzeko irabazi asmo gabeko elkartea da. Bertako protagonistak, hala nola, ekoizleak, elaboratzaileak eta kontsumitzaileak, elkartuko dituen elikadura kontsumo elkartea da Labore Txingudi. Horrela, gure herrian bertan dugun ekoizpena zein kontsumoa saretu eta era erosoan erabiltzeko aukera izango da.

#BDSKm0 Proiektua herritarrengana

Data: 
Ostirala, Maiatza 3, 2019 - 19:00 -tik Larunbata, Maiatza 4, 2019 - 18:55 -ra
Non: 
Uztarri Ona auzo elkartea

Labore Hitzaldia Urdanibia Berri., IrunMaiatzaren 3an, ostiralean, Urdanbia Berriko auzoelkartera hurbiltzen den herritar orori #BDSKm0 proiektuaren inguruko informazioa helaraziko zaio #BDSKm0 proiektua aurrera doa, eragile, zahar egoitza, guraso elkarte eta eskoletako jantokiekin biltzen. Apirilatik ekainera bitarte bilera erronda luzea dute eta baita hitzaldiak ere, hala nola, datorren maiatzaren 3an Urdanibia Berrin izango dena.

Labore Txingudik astean zehar erosketak egiteko aukera zabaldu du

Labore Txingudi kontsumo elkarteak erosketak astelehenetik larunbatera burutzeko aukera zabaldu du.  Astean, Labore Txingudiren denda modu autonomoan kudeatuko da, hau da, bazkideek dendara sartzeko aukera izango dute, 10etatik 13.30ak bitartean.  Ondoren, eskuratu diren produktuak dendan dagoen dokumentu batean zerrendatu beharko dira. Gauzatutako erosketak hilabete amaieran kobratuko dira, kontu korronte bidez. Larunbatetan ere denda irekiko da.

Orriak

RSS - Labore-rako harpidetza egin