Metroa

Euskara

Satorralaiak Metroaren pasantearen inposaketa salatu eta maiatzak 25ean Donostiako Udal-Plenora herritarrak biltzeko deitu proiektuarekiko arbuio soziala adierazteko

Satorralaia bizilagunen mugimenduak gogor salatzen du Metroaren pasantearen egitasmoa era zeharo inposatzailean eta inolako partehartze sozialik gabe inposatzen ari direla erakundeak.  Gaur goizean erakundeek zuten hitzorduaren berri jakin bezain laister, Satorralaiako hamar bat kide Amarako EuskoTrenen geltokiaren aurrean konzentratu gara obren esleipena gaitzesteko (argazkia bidaltzen ditugu)  

Eusko Jaurlaritzak Metroaren pasanteak Antiguan kalteturiko lur-sailen desjabetzak hasi dituela salatzen du Satorralaiak

Eusko Jaurlaritzak Donostiako metroaren pasanteko “Lugaritz-Mirakontxa” zatiak Antiguan kalteturiko lur-sailak desjabetzeko izapidetzak hasi dituela salatzen du Satorralaia bizilagunen mugimenduak.

Metroaren pasantea gelditzeko elkarretaratzeak egin ditu Satorralaiak gaur Gasteizen Eusko Legebiltzarraren eta Jaurlaritzaren aurrean

Donostiako “Satorralaia” bizilagunen mugimenduak elkarretaratzeak egin ditu gaur Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren aurrean, gure hirian zeharo behar gabekoa eta desadostasun zabala pizten duen Metro bat eraikitzeko proiektua geldiaraztea eskatzeko.  Jaurlaritzak berak 2013an “obra faraonikotzat” jo zuen egitasmo hau. Gasteizera joateko autobusa antolatu dugu eta 50 lagun inguru bildu gara.

Satorralaiak  Eusko  Legebiltzarreko talde parlamentariei aurrekontuen proiektuan Donostiako metroaren pasanterako diru-partida  kentzeko eskaera  egin  die

Donostiako Satorralaia bizilagunen mugimenduak Eusko Legebiltzarreko talde parlamentariei eskaera egin die Jaurlaritzak 2017 urteko Aurrekontuen proiektuan gure hirian Metroaren Pasantea eraikitzeko asmoz sartu duen diru-partida kentzeko.

Orriak

RSS - Metroa-rako harpidetza egin