Metroa

Euskara

Metroa Donostian?

Donostiako Metro “pasantea” edo igarobidearen proiektuak desadostasun zabala pizten du hirian. Herritar askoren iritzia argia da gaiari buruz: Donostiak ez du Metrorik behar eta egitasmo hori geldiarazi behar da auzi honetan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzeko.  

Manifestazioa ekainak 18an: Metroa Gelditu, herriari galdetu / STOP pasante del metro, consulta popular

Data: 
Larunbata, Ekaina 18, 2016 - 12:00 -tik Igandea, Ekaina 19, 2016 - 11:55 -ra
Non: 
Easo plaza -Donostia-

Metroa gelditzeko “Satorralaia” bizilagunen mugimendua.- Joan den urteko abenduan, kalera atera ginen Donostiako metro “pasantea” edo igarobidearen proiektua gelditzea eskatzeko, egitasmo hori beharrezkoa ez delako.

Donostian Metroaren proiektua salatzeko ekintza informatibo ikusgarria egin dute Kontxako hondartzan

Satorralaia.- Donostian metroaren priuiektua salatzeko ekintza informatibo ikusgarria egin dute larunbatean harmarnaka lagunek Kontxako hondartzan. Eguerdiko 14'30etan bildu eta  Metroaren proiektuak Kontxako hondartzaren azpian egiten duen 300  metroko ibilbidea bertan irudikatu edo bistaratu dugu, azpiegitura honen aberrazioaz ohartarazteko.

Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek Donostiako udal-plenoan

MetroDonostiUdalaProtesta01.jpgHamarnaka  bizilagun bildu dira gaur goizean Donostiako Udal-Plenoan hirian Metroaren proiektua gelditzeko aldarrikatzeko. Bizilagunek “METROA GELDITU, HERRIARI GALDETU!  PARALIZACIÓN – Consulta Popular” zioten kartelak “STOP METROARI” leloa daramaten banderolak zabaldu dituzte Plenoko aretoan (ARGAZKIAK BIDALTZEN DIZKIZUEGU).
Protesta isil hori bi aldiz errepikatu dute bizilagunek, goizeko 10’20etan eta 12’15etan, Donostiako Metroaren igarobidea edo pasantea gelditzeko eta herri galdeketa bat egiteko aldarrikapenak Udal-Plenora eramateko, hain zuzen ere  Udalbatzaren Osoko Bilkuran metroaren gaiari buruz bi mozio eztabaidatu direnean.

Donostian Metroaren egitasmoa gelditzeko banderolak balkoietan, sinadura bilketa eta manifestazioa

Metroa gelditzeko Donostiako “Satorralaia” bizilagunen mugimendua.- Donostian Metroaren proiektua gelditzeko “Satorralaia”  bizilagunen mugimenduak datozen asteetan hainbat ekimen antolatu ditu,  hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo hori geldiaraztea eskatzeko.

Metroa gelditzeko kontzentrazioa deitzen dugu ostiralean Kursaalen egiten ari den Hiri Handien Nazioarteko Kongresuaren aurrean

Metroa gelditzeko Donostiako Satorralaia bizilagune nmugimendua.- Datorren ostiralean, martxoak 18, eguerdiko 12’30etatik ordu 1etara, Metroa gelditzeko Donostiako Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, kontzentrazioa egingo da Kursaal-en egiten ari den  Hiri Handien Sare Iberoamerikarraren (CIDEU) Kongresuaren aurrean, non Eneko  Goia alkateak erakunde horren txandakako presidentzia har

Orriak

RSS - Metroa-rako harpidetza egin