mobilizazioak

Euskara

Abenduak 8, Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen Aurkako Eguna

Abenduak 8, nazioarteko Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen aurkako eguna da. Hori dela eta, gaur hemen dozenaka lagun bildu gara inposatu dizkiguten, ari zaizkigun eta nahi dizkiguten proiektu inutilei ezezko borobila emateko. Bilboko elkarretaratzeaz gain, Europan zehar hainbat mobilizazio desberdin burutzen ari dira, esaterako, Italian, Alemanian eta Frantzian.

Europa mailako proiektu handien aurkaritzakoek bat egiten dugu:

Abenduak 8 Bilbon Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen aurkakoa Elkarrretaratzea

Data: 
Osteguna, Abendua 8, 2016 - 12:30
Non: 
Biribila Plaza Circular (Bilbo)

Abenduak 8 Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen Aurkako Eguna izanik, dagoeneko batu garen 20 elkarte ezberdinek (momentuz, beste batzuen atxikimendua eta parte hartzea espero dugu) Elkarretaratze bat antolatu dugu Bilboko Biribila Plazan. Aldarrikapenak 12:45ean egingo ditugu.

Orriak

RSS - mobilizazioak-rako harpidetza egin