“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarra

Euskara

2019ko apirilaren 14ko kronika Irunen

Momento de la izada d ela bandera republicana en Irun

Ibilaldi errepublikanoa. Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren San Juan plazara iritsi zen txalapartaren soinuez, harrera eginez.

Errepublikaren aldeko eta monarkiaren aurkako kontsignak oihukatu ziren.

“A pico y pala: trabajos forzosos en Gipuzkoa” Destacamento penal de Irun (1942-1944) liburuaren aurkezpena

Data: 
Osteguna, Abendua 27, 2018 - 19:30
Non: 
Irungo Atsegiña Elkartea

Ostegunean, hilak 27, 19:30ean Irungo Atsegiña Elkartean, Aiala Oronoz Mitxelenak idatzitako “A pico y pala: trabajos forzosos en Gipuzkoa” Destacamento penal de Irun (1942-1944) liburua aurkeztuko da. Liburua "Nicolás Guerendiain" Irungo Elkarte Errepublikarrak editatu du.

1942 eta 1944 bitartean, diktadura frankistaren berrehun preso baino gehiagok lan egin zuten Irunen, Olaberria erreka bideratzeko lanetan.

Plaka frankistak kentzeari buruz, “Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikanoaren salaketa oharra

“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikanotik adierazi nahi dugu oso ideia ona iruditzen zaigula Irunen plaka frankistak kentzen hastea. Gure ustez, aspaldian egin beharko zen hori, kontuan izanik 40 urte pasatxo direla diktadorea hil zenetik, eta geroagoko Memoria Historikoaren Legeak hori egitera behartzen zuela.

Udalak Koroaren kontrako irainen delitua indargabetzea onartzen du

Irungo Ahal Dugu udal taldeak aurkeztutako “Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikanoaren mozioa, Koroaren kontrako irainen delitua indargabetzeari eta balio errepublikanoekiko eta demokraziarekiko konpormisoa berresteari buruzkoa.

PPren aukako botoarekin eta PSOEren abstentzioarekin, onartua.

Irungo Udaletxeko eta Eusko Legebiltzarreko talde ezberdinei “Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikanoak bidalitako proposamena Felipe VI.a erregea gaitzesteko mozio bat aurkezteko eskatuz

“Nicolás Guerendiain”  Irungo Elkarte Errepublikanotik, zure erakundean Felipe VI.a  erregea  gaitzesteko  mozio  bat  aurkezteko  eskatzen  dizugu,  Kataluniako Gobernuarekin eta Bartzelonako Udalarekin  egin den bezala.

Irteera historiko-kulturala Elgetara (lubakiak eta museoa)

Data: 
Igandea, Ekaina 10, 2018 (Egun osoa testuinguruan: datetime)
Non: 
Elgeta

“Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikanoen Elkarteak irteera historiko-kulturala antolatu du ekainaren 10erako (igandea). Elgeta (lubakiak eta museoa) eta Añanako Gatz Harana bisitatuko dira. Bazkaria Añanako Jauregian izango da.

 - Zenbatekoa: 55 € (autobusa, ikstaldi gidatuak eta bazkaria barne)
 

Orriak

RSS - “Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarra-rako harpidetza egin