Plaiaundiko kirol-instalazioak

Euskara

Bidasoaldeko Lagunak Plaiaundin dauden atletismo-pistaren eta errugbi-zelaiaren kokapen berriaren proposamenaren aurrean

Berriki, prentsan, ikusi dugu Irungo udal oposizioko lau taldeetatik hiruk –SPI, EAJ-PNV eta EH Bildu– beren desberdintasun ideologikoak alde batera utzi eta elkarrekin lan egin dutela Plaiaundin dauden kirol-instalazioak birkokatzeko gaia mugitzeko eta behin betiko irtenbide bat bilatzeko.

Santano eta haren gobernua kudeatzeko gauza ez direla ikusirik, oposizioek adostu dute alderdien arteko desadostasunak alde batera uztea eta Plaiaundiko kirol-instalazioei konponbide zehatz bat ematea

Sí se Puede Irun, Irungo EAJ-PNV eta EHBildu taldeek Txenperenea-Mendebaldeko kokapena aurkeztu dute, ekainaren 14an, prentsa-aurreko baten bidez, Plaiaundiko kirol-instalazioak lekuz aldatzeko. Gainera, kokapen berri horrek beharrezko azterlan eta analisi guztiak eginak ditu. Eta, aukera hori merkeagoa izateaz gain, denborari begira ere aukera hobeagoa da.

RSS - Plaiaundiko kirol-instalazioak-rako harpidetza egin