Podemos Irun Ahal dugu

Euskara

"Lur azpitik lur azaleratuz" erakusketa Gure Moradan

"Lur azpitik lur azaleratuz" erakusketa egingo da Gure Moradan (Izaga kalea 9) urriaren 10etik 23ra.

Erakusketan, San Cristobal gotorlekuko memoriari buruz egindako lana aurkeztuko da, baita Botilen hilerrian egindako hobitik ateratzeei buruzkoa ere, 2007tik 2014ra arte, biktimen senideek eskatuta.

Hitzaldiak Koldo Plaŕekin eta Paco Etxeberriarekin

Irungo Sí se Puede-k eta Irun Ahal Dugu-k babesa ematen diote, martxoaren 8rako, mundu mailan deitutako “Emakumeen Naziorteko Lanuzteari”

Irungo Sí se Puede-k eta Irun Ahal Dugu-k  “Emakumeen Nazioarteko Lanuzteari” babesa ematen diogu eta herritarrak parte hartzera animatu nahi ditugu. Lanuztea martxoaren 8an,  12:00etatik 12:30era izango da.

Bat egiten dugu nazioarteko mobilizazio honekin eta helburuak partekatzen ditugu:

Hacemos! ekimenaren aurkezpena Irunen egingo da datorren igandean

Miguel Ardanuy Ahal Dugu-ko partaidetzako arduradunak, Nagua Alba Euskadi Ahal Dugu-ko Idazkari Nagusiak eta  Elkarrekin Podemoseko Pili Zabalak datorren Igandean aurkezuko dute Hacemos! tailerra Irunen. Ahal Dugu-k herrialde osoan antolatu dituen 50 tailerretako bat da, eta xedea auzoetan eta udalerrietan gizarte proiektuak garatzea da.

Luis Gonzalo Segura teniente ohiak hitzaldi bat emango du datorren ostiralean “ustelkeria eta abusuak indar armatuetan” gaiari buruz

Data: 
Ostirala, Urria 28, 2016 - 19:00
Non: 
Gure Morada (Izaga kalea, 9)
Antolatzen du : 
Podemos Irun

Luis Gonzalo Segura Lurreko Armadako teniente ohiak ekintza publiko batean parte hartuko du ostiral honetan Irunen. Bertan, indar armatuetako ustelkeriari eta abusuei buruzko hitzaldi bat emango du.

"Vamos!" herritarren partaidetzarako ekimena aurkeztuko du Ahal Dugu-k datorren asteazkenean

Data: 
Asteazkena, Urria 12, 2016 - 12:00
Non: 
Izaga kaleko 9.ean kokatuta dagoen Gure Morada

Ahal Dugu-ren Gizarte Zibilarekiko Harremanetarako idazkari eta diputatu nazional Rafa Mayoralek, Ahal Dugu-ren fundatzaileetako Juan Carlos Monederok eta Pilar Garrido senatariak parte hartuko dute datorren asteazkenean, Irunen, “Vamos!” herritarren partaidetzarako ekimena egingo den ekintza publiko batean.
 

Kulturaren defentsan

Data: 
Ostirala, Iraila 16, 2016 - 19:30
Non: 
Amaia Kultur Zentroan , Irun
Antolatzen du : 
Podemos-Ahal dugu Irun

photo_2016-09-15_10-32-34.jpgKulturaren defentsaren ekitaldia, Podemos Irun Ahal Dugu antolatuta. Parte-hartzaileak,  Sükrü Karakus, Ángel García, Iñigo Cabieces eta Mónica Monteagudo.

Ekitaldia amaitzean, Pintxo Potea egoitzan (Izaga kalea 9).

Orriak

RSS - Podemos Irun Ahal dugu-rako harpidetza egin